Ekonomia eta Ogasun Saila

Argitalpen-data: 2013/09/26

EUSKO JAURLARITZA ETA FORU ALDUNDIEK EKONOMIA SUSPERTZEKO ETA ENPLEGU SORTZEKO INTERINSTITUZIONAL ERAKUNDEEN ARTEKO PLANGINTZA ADOSTU DUTE

Eusko Jaurlaritzak eta Lurralde Historikoetako foru-aldundiek ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko erakunde-arteko akordioa lortu dute. Lehendakariak maiatzean aurkeztu zien esandako proposamena ahaldun nagusiei.

Horrenbestez, erakunde guztiak bat etorriz diru funtsa berriak ekonomia suspertzeko zein enplegua sortzeko erabiltzeak duen garrantziaz, konpromisoa hartu dute bere eskumenen esparruan programa eta inbertsio-proiektu jakin batzuk aurrera eramateko. Hala, lurralde historikoetarako zein erkidego osorako kontratazioak abian ipiniko dira, 2013. ekitaldi honetan bertan.

Finantzaketa, maiatzean proposatutako moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioek adostutako defizitaren marjina berritik aterako da. Erakunde bakoitzak aurrekontuetan egin beharreko aldaketak egingo ditu 2013an, bakoitzari dagokion finantzaketa-araudiaren arabera.