Ekonomia eta Ogasun Saila

Argitalpen-data: 2013/05/09

Euskadiko gazteei zuzendutako «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» argazki lehiaketako sari banaketa

Ekonomia eta Aurrekontuetako sailburuordeak, Pedro Hernandok, «Non ikusten duzu Europa Euskadin?» izeneko Euskadiko gazteentzako Bigarren Argazki Lehiaketako sariak eman ditu, gaur goizean.

 

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) Euskadiko Programa Operatiboak antolatutako lehiaketa honek Euskadin EGEF Funtsen bitartez finantzatutako ekimenak ezagutaraztea du helburu, baita Europa Euskadiko gazteengana gerturatzea eta Europak beraien ingurune hurbilena garatzeko egiten duen ekarpenari buruz daukaten ikuspegia ere.

 

Facebook-en bitartez egin den lehiaketa honetan, EAEko 14 eta 25 urte bitarteko gazteek parte hartu dute.

 

Epaimahaiak aukeratutako argazki onenaren lehenengo saria Bruselarako bidaia bat da, bi lagunentzat, eta Galdakaoko ENDIKA TORREk irabazi du; bigarren saria (Iphone smartphone bat) Gasteizko IÑAKI NÚÑEZi eman zaio, eta Facebook-en boto gehien jaso dituen argazkia Legazpiko GORKA GÓMEZ ECHEVARRIArena izan da. Hirugarren sari hori 2013ko Bilbao BBK Liven egingo den edozein kontzertutarako bi sarrera dira.

 

Informazio gehiago, www.facebook.com/feder.ejgv webgunean.