Argitalpen-data: 2013/04/23

Ertzaintzak 454 kide gehiago bideratuko ditu ekainetik aurrera Herritarren Segurtasuneko Dibisiora

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak gaur aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean Ertzaintzaren Plan Estrategikoa-2016 Ortzimuga egitasmoa

Prentsa Bulegoa

«Euskadiko polizia integrala izango den Ertzaintza nahi dugu, zerbitzatzen duen gizartearekin engaiatua, bakea, segurtasuna eta pertsonen ongizatzea sustatzen duena», azaldu du Estefanía Beltrán de Herediak. Segurtasuneko sailburuak XX. mendeko Ertzaintzak izan behar dituen oinarrizko bost balioak ere nabarmentu nahi izan ditu Eusko Legebiltzarrean: hurbiltasuna, konfiantza, konpromisoa, lantaldea eta bilakaera.

Segurtasun Sailak izango beharreko ardatzak aurkeztu zituenean, Beltrán de Herediak argi eta garbi egin zuen jada hurbileko Ertzaintza baten, euskal herritarretatik gertuago izango zen polizia indar integral baten eta bere presentziak segurtasun objektiboa zein hautemandako segurtasuna eskainiko zituen polizia baten aldeko apustua.

Ildo horretan, herritarren segurtasuna bermatzeko ahalegin berezia egingo zuen Ertzaintza baten aldeko apustua egin zuen, polizia-etxeetan ertzain gehiago izateko apustua, eta, zehatz-mehatz Euskadiko kaleetan ertzain uniformatuen presentzia areagotzekoa.

«Segurtasun Sailak abian jarritako berregituratzeari esker, bi hilabeteko epean, eta 23. promozioko 221 ertzainak lanean hastearekin batera, Herritarren Segurtasunerako Dibisioan 400 kide berri baino gehiago izatea lortuko dugu», nabarmendu du Estefanía Beltrán de Herediak.

Sailburuak Ertzaintzaren Plan Estrategikoa-2016 Ortzimuga egitasmoa ETAk bere jarduera bertan behera utzi ostean Euskadin sortutako egoera berriarekin lotu du, erabaki horren ondorioz mehatxatutako pertsonak babesteko beharretara bideratuko indarrak nabarmen jaitsi baitira. Ildo berean, Brigada Mugikorra sortutako agertoki berrian funtsezko bitarteko operatibo gisa indartzeko erabakia ere aipatu du Beltrán de Herediak 30 urteko ibilbidearen ostean Ertzaintzaren birmoldaketa ahalbidetu duten baldintzak azaltzerakoan.

Ezarritako helburuei ekiteko, Segurtasun Sailak Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzea eta zerbitzu-eginkizunen bi deialdi argitaratzea proposatu du, horrela Brigada Mugikorreko ertzain kopurua bikoiztu eta Herritarren Segurtasunera bideratutako kide kopurua areagotzeko.

Lanpostu-zerrenda aldatzeko proposamak egun 226 kide dituen Indartze Brigada eta 102 kide Laguntza Unitatea ezabatzea aurreikusten du, baita Babes Unitateko ertzain kopurua 93 kidetan murrizta ere.

Ildo horretan, Segurtasuneko sailburuak argi utzi nahi izan du Laguntza Unitatearen desagerpenak eta Babes Unitatearen murrizketak ez duela, inolaz ere, genero indarkeriako biktima diren emakumeak babesteko zerbitzua bertan behera uztea eragingo.

«Laguntza Unitatearen desagerpena zerbitzuaren eraginkortasuna hobetzeko barne kudeaketako erabaki bat da.  Inola ere ez du ekarriko zerbitzua kaltetzea, polizia-etxeetako langileak izango baitira aurrerantzean zerbitzua eskainiko dutenak. Kontuan izan behar da, hain zuzen ere, polizia-etxeetan bertan eramaten dituztela aurrera biktimen espedientak genero eta etxeko indarkeriaren ardura duten lantaldeek», nabarmendu du Segurtasuneko sailburuak Ertzaintzak mehatxupean diren emakumeekiko duen konpromisoa azpimarratuz.