Lan eta Enplegu Saila

Nazioz gaindiko zerbitzuak direla-eta, langileak lekuz aldatu izanaren jakinarazpena

Deskribapena


Laneko Agintaritzari jakinaraztea Espainiara lekualdatutako langileak, nazioz gaindiko zerbitzuak direla-eta, baldin eta zerbitzu horiek Autonomia Erkidego honen lurraldean emango badira (azaroaren 29ko 45/1999 Legeak, nazioz gaindiko zerbitzuak direla-eta langileak lekualdatzeari buruzkoak, 5.1. artikuluan ezarritakoaren arabera).

Nazioz gaindiko zerbitzuak direla-eta beren langileak behin-behinean Espainiara lekualdatzen dituzten eta Europar Batasuneko estatu-kide batean edo Espazio Ekonomiko Europarrari buruzko Akordioa sinatu duen estaturen batean ezarrita dauden enpresei zuzentzen zaie. (azaroaren 29ko 45/1999 Legeak, nazioz gaindiko zerbitzuak direla-eta langileak lekualdatzeari buruzkoak, 1.2. artikuluan ezarritakoaren arabera)

 

Esparru horretatik kanpo daude merkantzia-ontziteriako enpresak, beren nabigatzaileen gainean, bai eta nazioz gaindiko zerbitzuak ematearekin lotuta ez dauden prestakuntza-jarduerak garatzeko egiten diren lekualdaketak ere. (azaroaren 29ko 45/1999 Legeak, nazioz gaindiko zerbitzuak direla-eta langileak lekualdatzeari buruzkoak, 1.3. artikuluan ezarritakoaren arabera).




Nazioz gaindiko lekualdaketaren jakinarazpena

Jakinarazpenak ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu, Laneko Ikuskaritzari eta dagokion Foru Aldundiari, edo Zergen Estatuko Agentziari jakinaraziko zaio.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

.

Lantokiari dagokion lurralde historikoko Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

 

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego 2, 2.
01008 Vitoria-Gasteiz
Tf.: 945 017 030
Faxa: 945 017 031
trabajoaraba@euskadi.eus

BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Kale nagusia 85
48011 Bilbao
Tf.: 944 031 216 - 944 031 239
Faxa: 944 031 212
trabajobizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

2011ko urtarrilaren 17tik aurrera
Intxaurrondo 70, 2.
20015 Donostia / San Sebastián
Tf.: 943 023 224
Faxa: 943 023 201
trabajogipuzkoa@euskadi.eus

LANEKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO ZUZENDARITZA

Donostia - San Sebastian, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tf.:945 019 317
Faxa: 945 019 415
trabajo@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Nazioz gaindiko lekualdaketaren jakinarazpena: 1069201

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.