Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Musika sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera EAEn

Atala

Proposatutako arloan ez da ezagutzen emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasun egoera eta ikusezin bihurtzen da larriki; horixe da, hain zuzen, ikerketa honen beharra planteatzeko arrazoi nagusia.

Datuen arabera, diziplina artistiko guztien artean, musika da maskulinizatuena, antzerkia, dantza, arte plastikoa eta bisuala eta literatura baino askoz gehiago.

Ikerketa-gaiari buruzko bibliografia espezializatua urria da (askoz urriagoa Euskal Herrian), eta dauden testu eta baliabide gehienak ez daude eguneratuta.

Erreferentziako lanetako bat hauxe da: “Las mujeres en la producción artística de Euskadi”, Emakundek argitaratua, 1994an. Testu horren eta beste batzuen laguntzaz, testuinguru historikoan jar daiteke, baina, orain dela urte asko egindakoak direnez, ez dute kontuan hartzen esparru digitalean gertatzen den kulturaren errealitate aldakorra. Azken mende laurdenean, aurrerapen teknologikoei esker, sortzeko eta hedatzeko eredu berriak eratu dira eta, halaber, ugaritu egin dira arte-proiektuen autogestioa bultzatu eta erraztu duten inguruneak. Musika-sorkuntza garaikidea ezin da ulertu, artelanak ekoizteko eta hedatzeko gaur egungo esparrua kontuan hartu gabe, ezta oraingo testuinguru soziopolitikoaz jabetu gabe ere.

Ikerketa honen emaitzen asmoa emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko jarrera positiboa ematea da, zenbait proposamen eta jardunbide onargarri eta erabilgarri eskainiz, arlo anitzetarako; besteak beste, baldintza berdinetako lankontratuak, sorkuntza pizteko estimuluak, asoziazionismoa eta emakumeen ahalduntzea, prestakuntza eta trebakuntza estrategien bidez.

Musika sorkuntzako emakumeen eta gizonen egoera EAEn [pdf, 3,8 MB]