Moluskuak ekoizteko guneak

Txostena, Itsaso-lehorreko Jabari Publikoko Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasertzean, kusku biko moluskuak ekoizteko poligonoari buruzkoa

Akuikulturan eta itsaskien bilketan aritzeko uren kalitatea eta itsas ertzeko itsas aldeen azken sailkapena jarraitu behar da (852/2004, 853/2004, 854/2004, 2073/2005 eta 1881/2006 zenbakiko Araudiak (CE)).

Hiru gune bereizten dira:

- A mailako eremuak: giza kontsumo zuzenerako diren molusku bibalbio biziak biltzen diren eremuak.

- B mailako eremuak: depurategi-zentro edo berrinstalatze-eremu batean tratatu eta A mailako eremuetan exijitzen diren arau sanitarioak betetzen dituztela frogatu ondoren, giza kontsumorako diren molusku bibalbio biziak biltzen diren eremuak. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago arazketa zentro eskuragarririk moluskuak tratatzeko. Horregatik, bada, B mailako eremuak itxi egiten dira itsaski bilketarako.

- C mailako eremuak: epe luze batean berrinstalatze-eremu batean tratatu eta A mailako eremuetan exijitzen diren arau sanitarioak betetzen dituztela frogatu ondoren, giza kontsumorako diren molusku bibalbio biziak biltzen diren eremuak. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago moluskuak berrinstalatzeko eremurik. Horregatik, bada, C mailako eremuak itxi egiten dira itsaski bilketarako.

AGINDUA, 2019ko urriaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean kusku biko moluskuak ekoizten diren eremuen sailkapena ezartzeko dena.

Beraz, galarazita dago, egun, kusku biko moluskuak biltzea Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertz osoan.

Itsaski bilketarako guneak 2019

Hondarribia (Bidasoako itsasadarra)

C aldeko sailkapena: bokaletik aireportuaren puntalerainoko alde guztia, eta kusku biko moluskuak harrapatzea debekatuta geratzen da.

Alde itxiaren sailkapena: moluskuak ekoizteko alde itxitzat aitortzen dira, eta moluskuok ateratzea debekatzen da:

- Aireportuaren puntaleko aldean, barrualderantz

- Hondarribiako arrantza-portuan

- Hondarribiako kirol-portuan

- Beteranoen Dartsenan

Mundaka (Okako itsasadarra)

B aldeko  sailkapena: Arketa aldea (bokaleko aldearen eskuineko ertza, Sandinderi uharteraino).
Bertan lortutako moluskuek arazketa-prozesu bat pasa beharko dute bizirik merkaturatu baino lehen.

C aldeko sailkapena: bokaleko aldearen ezkerreko ertza (Portuondo), Sandinderi uharteraino eta Kanala aldea (Sandinderi uharteko eremua, Muruetako ontziolaraino), debekatuta geratzen da kusku biko moluskuak ateratzea.

Alde itxiaren sailkapena: moluskuak ekoizteko alde itxitzat aitortzen dira, eta moluskuok ateratzea debekatzen da:

- Muruetako ontziolatik ur gora, Gernikaraino

- Txatxarramendi uharteko zubipean

- Mundakako portuan

Plentzia (Butroeko itsasadarra)

C aldeko  sailkapena: bokalaren eta Arrainolaren arteko aldea, Plentziako portua izan ezik, debekatuta geratzen da kusku biko moluskuak ateratzea.

Alde itxiaren sailkapena: moluskuak ekoizteko alde itxitzat aitortzen dira, eta moluskuok ateratzea debekatzen da:

- Plentziako portuan

- Itsasadarreko barrualdean (Arrainolatik ur gora hartzen da barrualdetzat)

Zehaztutakosailkapenak espezie hauen bilketa eta hazkuntzan dauka eragina:

- Ostra (Ostrea edulis, Cassostrea angulata eta Cassostrea gigas)

- Datila (Pharus legumen, Solen marginatus, Ensis ensis eta Ensis siliqua)

- Berberetxoa (Cerastoderma edile edo Cardium edulis)

- Txirlak (Venerupis pullastra, Ruditapes edo Tapes pullastra, Venerupis decussata, Ruditapes edo Tapes decussata, Venerupis semidecussata, Tapes semidecussata edo Ruditapes philippinarum, Venerupis aurea eta Venerupis rhomboides)

- Txirla txikia: (Venus striatula eta Chameles gallina )

- Muskuilu espeziea (Mytilus edulis eta Mytilus galloprovincialis)

* Itsas-kirol arrantzaleek  goiko espezi guztiak alde itxietan edo C sailkapenatutako aldeetan ateratzea debekatuta dute.

Azken aldaketako data: