Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea sailburuaren agurra

 Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea, Consejera del Departamento de Salud del Gobierno Vasco

Ongi etorri Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren orrialdera. Atari honetan, osasunaren eta Euskadiko sistema sanitarioaren inguruan baliagarri gertatuko zaizun informazioa aurkituko duzu.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua naizen aldetik, osasungintza-sistema kudeatzea eta Euskadin bizi diren pertsonen osasuna babestea dira nire eginkizunak. Horretarako, Osakidetza dut bidelagun, asistentzia unibertsala eta kalitatekoa ematearren erreferentea den erakundea.

Profesionalen taldearen laguntzarekin, Osasun Sailean pertsonen ongizatean esku hartzen duten eremu guztietan lan egiten dugu, besteak beste: osasun publikoa, prebentzioa, gehien behar dutenentzako osasun-asistentzia, farmazia, ikerketa eta berrikuntza edo eremu soziosanitarioarekiko koordinazioa. Hau COVIDaren legegintzaldia izango da, eta premiazkoena, aurrerantzean ere, pandemia honi aurre egiten jarraitzea izango da. Txertoa eta tratamendu eraginkorra lortu arte, birusarekin bizitzen ikasi beharko dugu, eta, hori dela eta, kontaktuak kontrolatzen eta kutsadura heda dadin galarazten jarraitu behar dugu.

Pandemiaren ondorioz, bakoitzak geure osasunean dugun eginkizunaren kontzienteago gara orain. Osasuna babesteko eta hobetzeko lanean jarraitu behar dugu. Hori izango da nire betekizuna Osasun Sailean.

Sailaren informazio gehiago