Migraziorako Euskal Itun Soziala. Elkarbizitzaren aldeko konpromezua

"Jaso nahiko genukeena eskaintzea"

Euskadik diskurtso partekatua eta batasun-irudia finkatu ditu migrazio-erronkei modu positiboan erantzuteko eta demagogia populistari aurre egiteko. Euskal erakunde sozial eta instituzioek migraziorako harrera- eta integrazio-esparru bat adostu dute beren adierazpenetan.

Zer jaso nahiko genuke migratzaile, errefuxiatu … baten larruan egongo bagina? Itun honek leku horretan kokatzera gonbidatzen gaitu. Erantzun egokia ematea betebehar arauemailea da, eta etika demokratikoaren dimentsioa ere badu, gizarte baten elkartasun-gaitasuna definitzen du.

Aurrerapenaren alderdi bat ere badu: Euskal gizarteak immigrazioa behar du bere lan eta demografi beharrei erantzuteko. Xenofobiaren erabilera populista ororen aurrean, gehiengo demokratikoaren pisua eragingarri egingo duen batasuna mantentzeko konpromisoa hartzen dugu.

Itunarekin bat egin nahi baduzu, sakatu:

 

 Dokumentuak:

Harremanetarako:

migrazioituna@euskadi.eus

Azken aldaketako data: