Jokoko lokal batean makinak elkarrekin konektatzeko baimena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Segurtasuna


Egitura atal kudeatzailea

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza


Xedea

Jokoko lokal bateko makinak elkarrekin konektatzeko baimena. Lotura horrek emango duen sariak ezingo du txikiagotu elkarri konektatutako makina bakoitzaren sarien ehunekoa. Lotura egingo da bakarrik makinak elkarri konektatzeko aurretik homologatutako sistema erabiliz.

Nori Zuzendua

Jokoko lokalen titularrak.

Araudia

600/2009 Dekretua, azaroaren 17koa, Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duena (2009ko abenduaren 18ko EHAA, 243. zk.).

Agindua, 2009ko abenduaren 4koa, Herrizaingoko sailburuarena, Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duen azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuan aurreikusitako joko-makinen araudia garatzen duena (2009ko abenduaren 18ko EHAA, 243. zk.).

Agindua, 2000ko abenduaren 21ekoa Herrizaingoko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko joko-makinen, makina laguntzaileen eta jokorako beste sistema eta instalazio batzuen araudia onartzen duen abenduaren 24ko 308/1996 Dekretua zati batean garatzen duena. 2012ko urriaren 30eko Aginduak indargabetua.

25/2012 Dekretua, otsailaren 8koa Euskal Autonomia Erkidegoko Joko-makina eta -sistemen Erregelamendua aldatzekoa dena, Joko Aretoen eta Jolas Aretoen Araudia bigarrenez aldatzekoa eta Bingo-jokoaren Araudia (martxoaren 1eko EHAA, 44. zk.) laugarrenez aldatzen duena.

Agindua, 2012ko urriaren 30ekoa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Admninistrazioko sailburuarena. Honen bidez, joko-makinen arteko konexio-sistemen baldintza teknikoak eta homologazio-eta ustiaketa-erregimena zehazten dira (azaroaren 7ko EHAA, 215 zk.)


Harremanak norekin

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza. Tf. 945 018879 / Fax 945 018748

Erantsi beharreko agiriak

Agiriak

Eskabidean hauxe jasoko da:

  • Interkonexio-sistemaren izen komertziala eta inskripzio-zenbakia, baita sistema-mota ere: barnekoa ala kanpokoa.
  • Konektatu beharreko makina-kopurua, makina bakoitzaren banakako identifikazioa, zein joko-lokaletan eta establezimendutan instalatu nahi diren, eta sari-motak eta hauen zenbatekoak.
  • Interkonexio-sistema instalatuko den lokalen zerrenda, interkonexio-sistema osatzen duten makinen gutxieneko ehunekoa edo interkonexio-sistemako gutxieneko lokal kopurua betez, 2009ko abenduaren 4ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • Interkonexio-sistemak eta enpresa operatzaileak edo joko-enpresak –makina interkonektatua instalatuta dagoen lokalaren arabera– izenpeturiko agiri arautua. Barneko elkarri lotzeko sistema aldatzeko erantzunkizunpeko adierazpena (PDF, 214 KB)

Dagokion tasa

Indarreko Tasen Legearen arabera. 5/2011 Legea abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoak arautzen dituen Legea aldatzeko dena (abenduaren 28ko EHAA, 245. zk.).

Eskabideak Aurkezteko Epea

Interesdunak eskatuta


Eskabideak aurkezteko lekua

Aurrez aurrekoa

Arabako Lurralde Bulegoa

Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Lurralde Bulegoa

Helbidea: Kale Nagusia 81, 1. solairua
48011 Bilbao

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa

Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3-4.
20018 Donostia-San Sebastián

 

Internet bidez

 

Ez dago.

Tramiteen deskripzioa

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak eskabidea aztertuko du eta aurkeztutako dokumentazioa zuzentzeko eskatuko du, hala badagokio; era berean, ofizioz beharrezko jarduketak abiaraziko ditu alegatutako egitateak eta datuak egiaztatzeko eta; horretarako, dokumentazio osagarria eska dezake edo baimen-espedientea ebazteko instrukzioan eman beharreko pausuak eman.


Egitura Atal Ebazlea

Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzako titularra.


Ebazteko epea

6 hilabetekoa da.

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ikusi agiri atala

Bestelako Agiriak

Ikusi agiri atala


Oharrak

Ez daude.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

03/02/2017