Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan jasotako Natura Intereseko Guneak

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan jasotako Natura Intereseko Guneen kartografia, 1:25.000 eskalan (1997. urtea). EAEko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak EAEko lurralde antolamendurako baliabideak zehazten ditu. Horien artean, Lurralde Antolamenduko Artezpideak (LAA) dira erreferentzi esparru orokorra, eta horietara egokitu beharko dute gainerako dokumentu guztiek. Aipatutako legeak esaten du, LAAek bere baitan hartu behar dituen xedapenen artean, babes bereziaren gai izan behar duten alor edo aldeak zehatz mugatu eta definitu behar direla, beren balio ekologiko, kultural eta ekonomikoak zaindu ahal izateko eta, hala dagokionean, bertako baliabide naturalen arrazoizko ustiaketa segurtatzeko, kasuan kasu ezar daitekeen berariazko legeen arabera. Eremu horietarako araudi loteslea ere jasotzen du legeak, eremu horietan debekatzen, onartzen edo bultzatzen diren erabilera eta jarduerei dagokiena. Gainera, LAAetan "Natura Intereseko Eremuen Zerrenda Irekia" gehitzen da. Euren balio ekologiko, kultural eta ekonomikoak zaindu ahal izateko lurralde, sektore eta udal planeamenduek kontuan izan beharreko guneak dira. Eremu horietako batzuk beste babes figura batzuen barruan sartuta daude dagoeneko (osorik edo zati bat).

LEINUA: Ezezaguna

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.