Zirkulazio-arauen_itzulpen-memoria_BOE

Datuak deskargatu

Memoria hau aise jaitsi dezakezu zure ordenagailura, itzulpen-lanetan erabiltzeko. Horretarako, klikatu estekaren gainean eskuineko botoiarekin eta gorde zure ordenagailuan. TMX fitxategia maneiatzeko, itzulpen-memoriekin lan egiten duen programaren bat izan behar duzu instalatuta, hala nola Wordfast, Trados, Transit edo Dèja-vu.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

Memoriaren barruan testu hauei loturiko itzulpenak topatuko dituzu:

  • 18/1989 Legea, uztailaren 25ekoa, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko oinarri-arauena.
  • 320/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, Trafikoko, ibilgailu motordunen zirkulazioko eta bide-segurtasuneko zehapen-prozedurari buruzko erregelamendua onartzen duena (testu kontsolidatua: 2005/01/24).
  • 2822/1998 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duena (testu kontsolidatua: 2021/04/14).
  • 1295/2003 Errege Dekretua, urriaren 17koa, Gidari Eskola Pribatuak arautzen dituen Erregelamendua onesten duena (testu kontsolidatua: 2010/03/27).
  • 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra onartzen duena, zeinaren bidez aplikatu eta garatuko baita Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa (testu kontsolidatua: 2021/12/21).
  • 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa, Ibilgailu motordunen zirkulazioko erantzukizun zibilari eta aseguruari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (testu kontsolidatua: 2022/10/28).
  • 818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Erregelamendu Orokorra onartzen duena (testu kontsolidatua: 2021/02/25).
  • 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (testu kontsolidatua: 2022/09/14)
  • 35/2015 Legea, irailaren 22koa, Zirkulazio-istripuetan pertsonei eragindako kalte-galerak baloratzeko sistemaren erreformarena (BOE, 2015/09/23).

Horretaz gain, dokumentu elebidunak webgune honetan dauzkazu eskuragarri: IVAP_ZIRKULAZIO-ARAUAK

Gogoan izan, dena den, barruko testuek ez dutela balio juridikorik. Memoria lanerako tresna gisa baino ez dugu eskaintzen, jende askorentzat erabilgarria eta lagungarria izan baitaiteke.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.