Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laneko bide segurtasuneko gida praktikoa

Laneko bide segurtasuneko gida praktikoa
 
Argitalpena
2016
Hizkuntza(k)
Euskera, Español
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Deskribapena

Trafikoko istripuek giza eta ekonomia kalte larriak sortzen dituzte, eta arazo latza dira segurtasun eta osasun publikorako.

Horrez gain, laneko istripu asko joan-etorrietan gertatzen dira, eta ehunekoa itzel handitzen da laneko istripuek heriotza dakartenean.

Hori dela eta, laneko bide-segurtasuna gakoa izan behar da langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Edu bertsuan, kontuan eduki behar dugu laneko arriskuak enpresa kudeatzeko sistema orokorrean integratzea Laneko Arriskuen Prebentzioaren 31/1995 Legean aipatutako oinarrizko printzipioetako bat dela. Laneko arriskuon prebentzioa enpresako jarduera guztietan sartu beharko da, baita enpresako hierarkia-maila guztietan ere.

Hori dela eta, gida hau landu da laneko bide-segurtasuna enpresaren prebentzio sisteman orokorrean sartzeko, hau da, prebentzio planean.

Gida tresna praktiko eta erraza da laneko bide-segurtasunaren inguruko prebentzio jarduerak errazte aldera; gida gure enpresa txikiei bereziki dago zuzenduta, alderdi tekniko, ekonomiko eta prebentziokoak integratu daitezen lan baldintza hobeak lortze aldera.