[33] - Klima aldaketaren Legea

Erakundea:
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Klima-aldaketari buruzko arau bat egin nahi dugu, klima-aldaketari egokitzeko politika berrituaren oinarriak ezartzeko, eta modu horretan, garapen iraunkorra baliatuz, aurrera egiteko karbono gutxi erabiltzen duen ekonomia-eredua lortze aldera.

Helburuak:

  • Negutegi-efektuko gasen isurketak murrizteko helburuak ezartzea, bai eta horretarako hartu beharreko neurriak ere, eta CO2ko hustulekuen edukiera handitzea.
  • Efizientzia energetikoaren helburuak ezartzea, eta energia berriztagarriak progresiboki ezartzea, energia-eredu iraunkorra lortzea sustatzeko.
  • Isurketak gutxitzeko helburuak ezartzea, bai eta estrategia sektorialak eta haiei dagozkien ekintza-planak egokitzekoak ere.
  • Aurrera egitea Euskadi klima-aldaketara egokitze aldera, arriskua kudeatuz eta erresilentzia hobetuz, egokitzapena sektore- eta lurralde-planifikazioan sartzearen bitartez.
  • Gobernantza-eremu bat definitzea, eragileekin hitzartutako ekintzan efikazia bermatzeko.
  • Arau-esparrua definitzea, klima-aldaketaren aurkako borroka eragindako politika publiko garrantzitsuenetan eta gizarte osoaren jardueretan sartzeko.
  • Mekanismoak eta tresnak ezartzea, klima-aldaketari, haren egoerei eta inpaktuei buruzko kalitatezko informazioaz hornitzeko.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Hasita
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Hasi gabe
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Hasi gabe
Legebiltzarrera bidaltze Hasi gabe

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta

Azken aldaketako data: