Datu pertsonalak babesteko Lege proiektua.

Erakundea:
Segurtasuna
Egoera:
Lege-proiektua kitatuta

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Lege honen xedea da datuen babesaren arloan Euskadiko Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia honako hauetara egokitzea: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendura, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituenera; eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekora.

Beste helburu batzuk:

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren araubide juridikoa arautzea

Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra,
  • Lurralde historikoetako foru-administrazioak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioak, bai eta euren mendeko administrazio instituzionalak eta haiei dagokien sektore publikoa osatzen duten erakundeak ere.
  • Eusko Legebiltzarra.
  • Lurralde historikoetako Batzar Nagusiak.
  • Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
  • Arartekoa.
  • Eusko Legebiltzarraren eta Administrazio-agintaritza independenteen legeen arabera sortutako entitateak.
  • Eusko Legebiltzarreko taldeak eta lurralde historikoetako eta toki-administrazioetako talde politikoak.
  • Zuzenbide publikoko korporazioak, interes ekonomikoak eta lanbide-interesak ordezkatzen dituztenak, beren lurralde-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa gainditzen ez badu, eta korporazio horien ordezkaritzak, baldin eta beren xedeak betetzeko autonomia organiko, funtzional eta ekonomiko osoarekin jarduten badute eta euren lurralde-eremuak Autonomia Erkidego hori gainditzen ez badu.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten gainerako unibertsitateak eta unibertsitate horien mendeko erakundeak.
  • Pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta tratamendua aurreko administrazio publikoen eskumenekoak diren gaietako funtzio publikoak betetzeko egiten bada.
  • Edozein eratako zuzeneko zein zeharkako kudeaketaren bidez zerbitzuak ematen dituzten zuzenbide pribatuko entitateak, tratamenduen xedea zerbitzu horiek ematearekin lotuta dagoenean.
  • Tratamenduaren eragile gisa, arestian aipatutako arduradunei zerbitzuak ematen dizkieten pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak zein pribatuak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2022ko bigarren seihilekoan.