Lehendakaritza

5. Larrialdiak Kudeatzeko Legea aldatzeko Lege-proiektua.

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Segurtasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Larrialdiak Kudeatzeko Legea eguneratzea, hobekuntzak sartzeko eta egokitzapenak egiteko, azken urteotan izandako eskarmentua kontuan hartuta.

Arauketak autobabeseko eskubide eta betebeharrak, betebehar horiek bete daitezen sustatzeko bitartekoak eta arriskuak areagotzen dituzten pertsona edo enpresek arrisku horiek eragindako karga publikoei egiten dizkieten ekarpenak arautuko ditu. Sartuko diren berritasunek eragina izango dute Legeko zehapen-araubidean jasotako kasuetan. Zehapen-araubidean zigorrak sartuko dira autobabeseko betebeharrak ez betetzeagatik eta asmo txarreko alarmak eragiteagatik, besteak beste.

Beste helburu batzuk
  • Larrialdiei Aurregitearen eta Babes Zibilaren arloan jarduten duten zerbitzuen, bitartekoen eta baliabideen antolakuntza- eta koordinazio-alderdiak eta alderdi operatiboak arautzea; eta meteorologia- eta klimatologia-zerbitzuekin uztartzea eta integratzea, ahal bada, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren, Babes Zibilaren eta Euskal Meteorologia eta Klimatologia Agentziaren bitartez.
  • 1/2004 Legea aldatzea (otsailaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako Kidegoak eta Eskalak Antolatzeko Legea), “babes zibila eta larrialdiak” eskala sortzeko.
  • Agintari publikoen maila ematea larrialdietako operazioak koordinatzen dituzten larrialdiei aurregiteko eta babes zibileko langileei.
  • Suhiltzaileen kidego homogeneoetako langileen prestakuntza-eskakizunak arautzea, bai eta sarbidea, prestakuntza-baldintzak, eskalak eta bestelakoak ere.
  • Sariak eta aintzatespenak, babes zibilean eta larrialdiei aurregiteko arloan.
  • Babes zibileko zerga bat sortzea; Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta babes zibileko planak aktibatzea ekar dezaketen jarduerei lotuta dauden ondare-elementuen gaineko zerga moduko bat. Horren helburua izango da babes zibilaren arloan aurregite-, prebentzio-, plangintza-, prestakuntza- eta informazio-jarduerak finantzatzea.
  • Babes zibilaren eta larrialdiei aurregitearen arloan zerbitzuengatiko tasak sortzea. Bereziki, larrialdi edo istripuen ondorioz zailtasunetan dauden pertsonak erreskatatu, salbatu eta eremuak miatzeko zerbitzuengatiko tasa sortzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Enpresak.
  • Sektoreko profesionalak.
  • Herritarrak, oro har.
  • Suhiltzaileak.
  • Babes zibileko boluntarioak.
  • Funtzionarioak.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Finantzetan eragin mugatua izango du, gaur egungo Babes Zibil eta Larrialdietako Zuzendaritzaren bitartekoak, baliabideak eta zerbitzuak berrantolatzea ekarriko baitu.

Finantza-eragina babes zibilaren zergari eta tasei esker izan daitezkeen sarreretatik eratorria izango da.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2011ko lehen seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2011/01/032011/02/07Amaituta
---2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2011/02/072011/02/23Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea.2011/02/232011/04/01Amaituta
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2011/04/022011/06/15Amaituta
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2011/06/162011/06/27Amaituta
Ikusi3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2011/06/282011/11/08Amaituta
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea2011/11/092011/12/02Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/13