Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

44. Agiritegiei, Agiriei eta Agiri Ondareari buruzko Lege-proiektua.

Legearen proiektua elaborazioan (2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen

IDENTIFIKAZIOA

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoko Agiri Ondarearen zaintza, antolaketa eta hedapena arautzea; alegia, balio historikoa duten agiritegiko funtsak eta horiek kudeatzen dituzten zerbitzu publikoak. Halaber, agiritegi horiek zaintzen dituzten titulartasun pribatuko erakundeei laguntza ematea.

Agiritegi Historiko Nazionala sortu eta arautzea, eta Agiritegien Sistema Nazionala garatzea.

Beste helburu batzuk

Emaitza kulturalak lortzea irismen erdian, Agiritegien Sistema Nazional arin eta eraginkorra antolatzearen bitartez, eta eskaintza digitalaren garapena gakotzat hartuta, Agiritegi Historiko Nazionalaren webgunearen bitartez. Hona hemen helburu nagusiak:

  • Herritarrak agiri historikoak gordetzeak duen garrantziaz eta Memoria Kolektiboaren lekuko direlako duten garrantziaz ohartaraztea.
  • Agiritegien erabilera sustatzea, eta erabiltzaile-kopurua gehitzea.
  • Agiritegiak kultur-etxeen sareetan jartzea, eta agiri historikoak in situ kontsultatze hutsa baino zerbitzu gehiago jartzea.
  • Irudi digitalaren gordailu handia sortzea (Euskadiko Memoria Digitala), web zerbitzu moderno eta lehiakorraren bitartez gai izan dadin bestelako agiri-zerbitzuekin, hezkuntza-sareekin eta antzekoekin sinergiak sortzeko.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Administrazio publikoetako profesionalak; haiek dira agiritegi-funtsen titular nagusi, eta beren agiritegi-sistema propioen kudeatzaile.
  • Agiritegien eta agirien titular diren pertsonak; bereziki, familiak, fundazioak, erakunde politiko eta sindikalak, edozein motatako elkarteak eta eliza katolikoa, besteak beste.
  • Herritarrak, oro har, balio historikodun agirietarako sarbide librea bermatzen bazaie; hain zuzen ere, agiri horiek herritarren memoria pertsonal, familiar eta sozialaren zati dira.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Finantzetan 2.449.000 euroko eragina izango duela kalkulatu da. Gutxi gorabeherako zenbateko horretan sartu dira langileria-gastuak eta gainerako gastu arruntak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2012ko bigarren seihilekoa
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin. 2011/01/312011/05/16Amaituta
Ikusi2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2011/05/172011/07/26Amaituta
Ikusi2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea.2011/08/272011/09/15Amaituta

Burutu gabeko faseak

DocumentuakFaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2011/09/162012/05/23Hasita
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2012/05/242012/05/31Hasi gabe
---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2012/06/012012/06/26Hasi gabe
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2012/06/262012/06/30Hasi gabe
Azken aldaketa: 2016/10/14