42. Kanpoan den Euskal Komunitatearen Lege-proiektua.

Erakundea:
Lehendakaritza
Egoera:
Lege-proiektua elaborazioan

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Urteek aurrera egin ahala eta gizartearekin batera aldatuz joan den euskal komunitatearen errealitate berriari estaldura ematea da arauaren helburua.

Honako hauek dira arautu nahi diren oinarrizko helburuak:

  • 1.- Kanpoko euskal komunitatea, errealitate ezberdinen kontzeptu integratzaile gisa.
  • 2.- Atzerrian dauden euskal komunitateen inskripzioa.
  • 3.- Kanpoan dauden euskaldunen eskubideak eta onurak.
  • 4.- Kanpoko euskal komunitatearekin harremanetarako organoak.
  • 5.- Euskal herritarren itzulera.
  • 6.- Emakumeen eta gazteen papera euskal komunitatean.
  • 7.- Euskal Diasporaren eguna. Legez ezartzea.
  • 8.- Euskal diasporaren kultur ondarea.
Beste helburu batzuk:

1994an, maiatzaren 27ko 8/1994 Legea, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal kolektibitate eta zentroekiko harremanei buruzkoa, onartu zen. Onartu zenean euskal etxeen errealitatearen egoera sozial, kultural eta ekonomikoari erantzun dio lege honek.

Gaur egun, lege hau indarrean egon zenetik 27 urte igaro ostean, atzerrian dauden euskal gizon-emakumeen elkartze eta harreman ereduak aldatu dira; nazioarteko mugikortasunak eta teknologia berriek esponentzialki eboluzionatu dute; bestelakoak dira egungo euskal emigrazioaren motibazio eta helmugak; euskal etxeen eta kanpoan dauden euskal herritarren beharrizanek erantzun berriak eskatzen dituzte. Eta horrek guztiak, nazioarteko esparruan izandako aldaketei eta globalizazioak sortutako harremanen erronkei lotuta, arau-esparru berri bat eskatzen du.

Garatzen ari diren eta epe ertain eta luzean antzeman daitezkeen aldaketa hauen jakitun, kanpoan dagoen euskal komunitatearen errealitatearekin bat etorriko den araudi berri bat jorratzea da oraingo asmoa. Errealitate bat, mundu globalizatu batean, euskal diaspora handi bat osatu duena, 94ko Legean jorratzen direnen ezaugarri, behar eta itxaropen oso desberdinak dituena, eta araudi berri honek erantzuten saiatzen dena.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Hasita
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena ---
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea ---
Aginduzko txostenak eta irizpenak ---
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra ---
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea ---
Legebiltzarrera bidaltze ---

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta