30. Kultu lekuen, Zentroen eta Erlijio Aniztasunaren Lege-proiektua.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Gure gizarteko bizikidetza eta erlijio-aniztasuna babestea, elkarrizketarako eta akordiorako mekanismoak ezartzea kudeaketa positiboa egiteko, eta, kultu-lekuak edo -zentroak irekitzeari eta erabiltzeari dagokionez, pertsonek eta elizek, konfesioek eta erlijio-komunitateek erlijio- askatasunerako duten oinarrizko eskubidearen erabilera bermatzea, eta hori guztia haien artean inolako diskriminaziorik gertatu gabe.

Beste helburu batzuk:
  • Erlijio- eta kultu-askatasuna hirigintza-antolamenduaren esparruan
  • Hirigintza-lizentziak, kultu-lekuak edo -zentroak irekitzeko jakinarazpena, jarduera sailkatuen araubidearen aplikazioa eta beste baimen batzuk
  • Euskal Erlijioen Kontseilua sortzea
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Erakunde publikoak.
  • Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeak.
  • Biztanleria, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko bigarren seihilekoa.