22. Mugikortasun Jasangarriaren Lege-proiektua.
- Erakundea:
- Mugikortasun Jasangarria
- Egoera:
- Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Mugikortasunari buruzko egungo esparru juridiko integratua definitzeak garraio-eredu eraginkorra, behar bezala planifikatua eta integrala sustatuko du, premia sozioekonomikoetara egokitua, eta ingurumen-inpaktuak eta inpaktu sozialak nabarmen murriztuko ditu egungo sistemarekiko
- Beste helburu batzuk:
- Lurralde-antolamendu egokia sustatzea, administrazio publiko eskudunen plangintzan mugikortasun jasangarriaren aldagaia sartuz, hau da, zerbitzuak eta garraiobideak, beharrezko azpiegiturak eta lotutako gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-kostuak.
- Garraio-sare integratua, eraginkorra eta jasangarria eratzea, garraiobideen arabera esku hartzeko gaitasuna duten administrazioekin lankidetzan.
- Lehentasuna ematea garraio publikoari eta ingurumen-inpaktuak murrizteari eta energia berriztaezinaren kontsumoari.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- EAEko Administrazio Publikoa, foru- eta toki-administrazioak.
- Garraio publikoko zerbitzuen titularrak eta/edo ustiatzaileak.
- Bidaiarien eta salgaien garraioko jarduerekin zerikusia duten erakunde publiko edo pribatuak.
- Herritarrak, oro har
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2022ko lehenengo seihilekoan.
Lortutako faseak
| Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
|---|---|---|---|
| Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
| Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
| Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
| Aginduzko txostenak eta irizpenak | Amaituta | ||
| Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Amaituta | ||
| Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Amaituta | ||
| Legebiltzarrera bidaltze | Amaituta |
