14. Landa garapeneko Legea aldatzeko Lege-proiektua.

Erakundea:
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

XII. Legegintzaldia hasi ondoren, izapidetzeari berrekin zitzaion (2020/11/27), eta berretsi egin zen aurreko legegintzaldian xedapen orokorrak egiteko prozeduraren izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia. Ondorioz, aurreproiektua Gobernu Kontseilura igortzen da, 20201/06/29an onar dezan eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera bidal dezan lege-proiektua, izapidetu dezan.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskal landa ingurunearen garapen iraunkorrerako jarduketak gidatuko duen arau esparrua erregulatzea eta ezartzea, lurraldearen gainerakoaren maila berean posizionatu dadin, herrialdearen garapenean eta kohesio ekonomiko, sozial eta lurraldekoan funtsezko faktore gisa. EAEko landaguneetan politika sektorialak aplikatzeko gobernantza eta erakundeen arteko koordinaziorako mekanismoak ere ezarri nahi ditu, lurraldearen garapenaren eremuan ekintza publiko koordinatua eta osagarria lortzeko.

Beste helburu batzuk:
  • Euskal landa eremuaren babesa, bereziki nekazaritzak hartutakoarena eta mendialdeena, EAEko lurraldea egituratzen duen eta bere paisajerik adierazgarriena eratzen duen funtsezko elementua den heinean.
  • EAEko landaguneetako jarduera ekonomikoaren sustapena eta dibertsifikazioa, herrialdearen garapen ekonomikoan laguntzeko eta populazioa eta zerbitzuak finkatzen laguntzeko.
  • Euskal baserriguneetako biztanleen ongizate maila hobetzea eta baserriguneen despopulazio geldiaraztea, Euskadiren kohesio sozialerako eta lurraldekorako funtsezko faktore gisa
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Toki erakundeak: Udalak, Foru Aldundiak.
  • Agente sektorialak.
  • Euskadiko landaguneko biztanleak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko bigarren seihilekoa.

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera