12. Gizarte-zerbitzuen lege-proiektua (Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen aldaketa)
- Erakundea:
- Lehendakaritza, Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Egoera:
- Lege-proiektua kitatuta
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
10 urte igaro dira Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretua onartu zenetik – legeak aldarrikatzen duen gizarte-zerbitzuetarako eskubide unibertsal eta subjektiboari edukia ematen dio eta eskubide hori mugatzen du –, eta, inplikatutako eragile guztiekin batera (erakundeak, hirugarren sektore sozialeko erakundeak, erabiltzaileak, elkargo profesionalak, sindikatuak, patronalak), haren ebaluazioa egin da.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak, ebaluazioaren gomendioak eta ondorioak aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema hobetzeko eta egungo errealitatera egokitzeko, beharrezkotzat jotzen du Gizarte Zerbitzuen Lege berri bat egiteko prozesua hastea, egungo araudian hautemandako zailtasunei eta hutsuneei erantzun ahal izateko.
- Beste helburu batzuk:
- Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea gizarte-aldaketetara egokitzea:
- longebitatera eta zahartzera egokitzea
- inklusioa, gizarte-kohesioa eta aukera-berdintasuna sustatzea
- Zaintza-eredua eraldatzea
- Gastu publikoa zaintzetara berbideratzea
- Munduko eta Europako erreferentziekin lerrokatzea
- Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea gizarte-aldaketetara egokitzea:
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Lege berria egiteak erakundeen arteko lankidetza-prozesu handia ekarriko luke, gizarte-zerbitzuen eremuko eskumenak hiru erakunde-mailen artean banatuta baitaude, Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundiaren eta udalen artean, alegia.
- Hirugarren sektore sozialeko entitateek erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuak hornitzen dituzte, eta, beraz, haiekin ere etengabe egin behar dira elkarrizketak.
- Merkataritza-enpresek ere gizarte-zerbitzuen eremuan jarduten dute, eta erantzukizun publikoko zerbitzuak ematen dituzte, batez ere mendekotasunaren eremuan.
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzu eta prestazioen erabiltzaileak izango dira gertatuko diren aldaketen lekuko zuzenak eta, beraz, aukera izango dute horien berri izan eta ekarpenak egiteko.
- Herritarrek, oro har, gero eta kontzientzia handiagoa dute gai horren inguruan, eta Lege berriak eztabaida handia eragingo du iritzi publikoan.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2028. urtea