12. Euskadiko Ingurumen-administrazioaren Lege-proiektua.

Erakundea:
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

Berretsi egiten da XI. legegintzaldian espedientean egindako izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia. Ondorioz, lege-aurreproiektua Gobernu Kontseilura igortzen da, 2020/11/03an onar dezan, eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera lege-proiektu gisa bidal dezan, XII. Legegintzaldia zalantzaz izapidetzeko.

Izapidetzen.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Ingurumen-babes handia bermatuko duen esparru juridikoa ezartzea, egungo errealitate ekonomiko eta sozialera egokituta.

Beste helburu batzuk:
  • Pertsona fisikoen eta juridikoen, publikoen eta pribatuen eskubideak eta betebeharrak ezartzea ingurumen-babesaren arloan
  • EAEko ingurumen-politika koordinatzeko tresnak eratzea
  • Ingurumen-gaiei buruzko informazioa, herritarren parte-hartzea eta justiziarako sarbidea sustatzea.
  • Ingurumen-administrazioaren funtzionamendua arindu eta erraztea, era berean, administrazioaren esku-hartzea murriztu eta errazteko
  • Ingurumen-hobekuntza eta erantzukidetasun publiko-pribatua sustatzeko tresnak diseinatzea, ingurumen-babeseko arauak errazago bete ahal izateko
  • Ingurumenean eragina duten jardueren ingurumen-ikuskapena eta -kontrola agintzea
  • Ingurumeneko diziplina-arauak eta zehapen-araubidea, ingurumen-legeen berrezarpena eta ingurumen-kalteen gaineko erantzukizuna arautzea
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Ingurumenean eragina izan dezaketen jarduera ekonomiko publiko eta pribatuak.
  • Administrazio publikoak (Jaurlaritza, aldundiak eta toki-administrazioak).
  • Herritarrak.
  • Unibertsitateak, ikastetxeak.
  • Sindikatuak eta alderdi politikoak

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2020ko bigarren seihilekoa.

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko Amaituta
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena Amaituta
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea Amaituta
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera