11. Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege-proiektua

Erakundea:
Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege-proiektuaren testua, XI. legegintzaldian onartu eta Eusko Legebiltzarrera igorritakoa, berriz ere hartzea bideragarritasun juridikotzat jotzen da, eta baliozkotzat jotzen dira aurretik egindako prozedura-izapideak.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

EAEko natura-ondarea babestu, kontserbatu, kudeatu, era jasangarrian erabili, lehengoratu eta hobetzeko esparru juridikoa ezartzea.

 

Beste helburu batzuk:
  • Funtsezko prozesu ekologikoen eta oinarrizko bizi-sistemen jarraitutasuna bermatzea, ekosistemen zerbitzuak babestuz
  • Natura-ondarearen dibertsitate biologikoa eta geologikoa kontserbatzea eta lehengoratzea, bai eta haren ahalmen produktiboa ere
  • Ekosistema naturalak eta ondare geologikoaren eta paisaiaren barietate, berezitasun eta edertasuna kontserbazio-egoera onean gordetzea
  • Dibertsitate genetikoaren kontserbazio-egoera ona bermatzea, bai eta basafauna eta basafloraren populazioen babesa ere eta bere habitatak
  • Natura-ondareko ondasunak, baliabideak eta zerbitzuak era jasangarrian erabiltzen direla ziurtatzea, bereziki basa espezieak eta ekosistemak, biodibertsitate galera garbia saihestuz
  • Natura-ondarea kontserbatzera zuzendutako ezagutza, prestakuntza eta ikerkuntza sustatzea
  • Natura-ondareari buruzko datuen eta informazioaren antolaketa, trukea eta ezagutarazpena erraztea
  • Kontserbatu behar diren naturaguneen kudeaketa bizkortu eta erraztea
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Jarduera ekonomiko publikoak eta pribatuak.
  • Administrazio publikoak (Jaurlaritza, aldundiak eta toki-administrazioak).
  • Herritarrak.
  • Unibertsitateak, ikastetxeak, ikerketa-zentroak.
  • Sindikatuak eta alderdi politikoak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2020ko bigarren seihilekoa.

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko ---
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena ---
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea ---
Aginduzko txostenak eta irizpenak ---

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera