07. Euskal Sektore Publikoari buruzko Lege-proiektua.
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
- Egoera:
- Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Informazio gehigarria
Berretsi egiten da aurreko legegintzaldietan xedapen orokorrak egiteko egindako prozeduraren izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia. Ondorioz, lege-aurreproiektua Gobernu Kontseilura igortzen da, 2020/12/29an aurkezteko eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrari lege-proiektua igortzeko, XII. legegintzaldian izapidetu dezan.
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Politika publikoak aurrera eramateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioek, erakunde autonomoek, zuzenbide publikoko edo pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek eta erkidego, foru eta tokiko gobernu maila desberdinek erabiltzen dituzten gainerako erakunde instrumentalek osatzen duten Euskal Sektore Publikoa arautzea, modu antolatu eta kohesionatuan, indarreko legearen mende, eta interes orokorra eta guztion ongia helburu izanik.
- Beste helburu batzuk:
- Berezko izaera juridikoa duten erakunde instrumentalak sortu, parte hartu eta bultzatzeko printzipio eta irizpide zehatzak ezartzea, baita horiek eraldatu edo deuseztatzeko ere.
- Erakunde instrumentalak sortu edo horietan parte hartzeko hitzarmenaren gutxieneko edukiak definitzea, eta kontrol politikorako elementuak txertatu.
- Administrazio orokor eta instituzionalaren egitura eta antolaketa ezartzea, baita administrazioen arteko harreman, lankidetza eta koordinazio erregimena ere.
- Erakunde instrumentaletako zuzendaritza lanpostuen izaera mugatzea eta jarduketa arau komunak ezartzea..
- Erakunde instrumentalen fiskalizazioa eta horiek kudeatzeko ardura arautzea.
- Funtzionamendu printzipio eta kudeaketa sistemak ezartzea, jarduketa instituzionalari buruzko datu kontrastagarriak eta informazio gardena eskuratzeko, eta horrela, eraginkortasunari buruzko kontrola bideratu: elkarrekintza herritarrekin, zerbitzu elektronikoak, kudeaketa publiko aurreratuko sistemak, zerbitzu eta harreman hizkuntzak.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Euskal Sektore Publikoko kideak.
- Herritarrak oro har.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2020ko bigarren seihilekoa.
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Amaituta | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Amaituta | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Amaituta |