06. Administrazioa arintzeko eta sinplifikatzeko lege-propiektua.
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Egoera:
- Lege-proiektua elaborazioan
Legegintzaldia
XIII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Zerbitzu publiko digitalak eta herritarrentzako arreta bideratzea, herritarrak ardatz hartuta eta zeharkako ikuspegi integrala, irisgarria eta omnikanala baliatuta; orobat, legearen xedea da Administrazioa sinplifikatzeko eta prozedurak arintzeko arauak ezartzea.
- Beste helburu batzuk:
- a) Gai hauek gidatzeko printzipio orokorrak ezartzea: herritarrentzako arreta, administrazio publiko digitala eta haren presentzia ingurune birtualetan, eta Administrazioa sinplifikatzea.b) EAEko sektore publikoarekiko harremanetan herritarrek zer eskubide eta eginbehar dituzten ezartzea; hots, eskubideak balia ditzaketela bermatzea, eta betebeharrak betetzen laguntzea.c) Kanalaren aukeraketa arautzea, eta, zenbait kasutan, administrazio publikoekiko harremanak kanal digitalaren bidez izateko betebeharra arautzea. Nolanahi ere, bazterketarik eza bermatuko da, eta pertsona bakar bat ere ez da behartuko kanal digitala erabiltzera erabat irisgarria ez denean edo beharrezko laguntzarik ez duenean.d) Herritarrak erdigunean jarrita arreta integrala eta omnikanala emango duten administrazio publikoen funtsezko alderdiak arautzea.e) Administrazioa sinplifikatzeko lanaren gobernantzaren oinarriak eta EAEko sektore publikoaren lankidetza eta koordinazioa ezartzea, gardentasunez eta herritarren parte-hartzearekin.f) Administrazioa sinplifikatzeko betebeharra ezartzea EAEko sektore publikoan, prozesuak eta prozedurak arinak, sinpleak, errazak, irisgarriak, efikazak eta efizienteak izan daitezen; halaber, sinplifikatze-lan horren programazioa, jarraipena eta ebaluazioa ezartzea.g) Administrazioa sinplifikatzeko neurri motak arautzea.h) Ziurtapen-entitate laguntzaileen araubidea erregulatzea, egiaztapenak, txostenak eta ziurtagiriak egiteko eginkizunak bete ahal izan ditzaten, eta ezartzea nolakoak izango diren halako entitateen jarduerak, zer eginkizun, betebehar eta erantzukizun izango dituzten, eta zer akreditazio- eta erregistro-sistema erabiliko duten.i) Ziurtapen-entitate laguntzaileen zehapen-araubidea erregulatzea.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
Herritarrak: Lege honen aplikazio-eremuan sartzen diren erakundeekin harremanetan administrazio publikoen aurrean jarduteko gaitasuna duen pertsona oro, pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 3. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2027. urtea
Burutu gabeko faseak
| Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
|---|---|---|---|
| Aginduzko txostenak eta irizpenak | Hasita | ||
| Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | --- | ||
| Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | --- | ||
| Legebiltzarrera bidaltze | --- |
Lortutako faseak
| Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
|---|---|---|---|
| Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
| Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
| Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
| Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta |