05. Euskal Enplegu Publikoari buruz Lege-proiektua.

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Egoera:
Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita

Informazio gehigarria

XI. legegintzaldian xedapen orokorrak egiteko espedientean egindako izapide guztien baliozkotasuna eta indarraldia berresten da. Ondorioz, espedientea Gobernu Kontseilura igortzen da, 2020/07/06an onar dezan eta, ondoren, Eusko Legebiltzarrera lege-proiektua bidal dezan, XII. Legegintzaldian izapidetu dezan.

Legegintzaldia

XII. Legegintzaldia

Helburuak eta Sektoreak

Euskadiko enplegu publikoaren erregimen juridikoa antolatu eta definitzea, oinarrizko legeetan aurreikusitako konfigurazio tarteen barruan, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuak eta Konstituzioak aitortzen dituzten eskumenekin ados.

Enplegu publikoa kudeatzeko tresnak garatzea, Euskal Administrazio Publikoetan aplikagarriak.

Beste helburu batzuk:
  • Euskal Administrazio Publikoen arrazionalizazio eta modernizazio prozesua burutzea
  • Erkidegoaren araudia egokitzea Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legeak ezartzen duenera, bereziki, egiturazko gaien edo enplegu publikoaren harremanetako dimentsio objektiboaren aspektuei dagokienez, hala nola, zuzendaritza publiko profesionala, enplegu publikoaren antolaketa eta egitura, jardueraren ebaluazioa, lanpostuak hornitzeko sistema, eta ordainsarien sistema.
  • Enplegu publikoari dagokion eredu propioa definitzea.
  • Arau-marko komuna ezartzea enplegu publikoan, gobernuko lurralde maila desberdinetan aplikagarria, foru eta tokiko autonomia errespetatzen dituena, baita lurralde bakoitzeko gobernuaren arauketa eta antolaketa eskumenak ere.
  • Euskal enplegu publikoa, apurka, hurbilketa prozesu batean sartzeko oinarriak ezartzea, gobernu mailari bakoitzari dagozkion berezitasunei eragin gabe.
Eraginpeko gizarte-sektoreak:
  • Autonomia Erkidegoko Administrazioa.
  • Foru eta tokiko administrazioak.
  • Herri Administrazioen erakunde instrumentalak, aholku-emaileak eta parte hartzaileak.
  • Eusko Legebiltzarra eta Batzar Nagusiak.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Herritarrak oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2021eko lehen seihilekoa

Burutu gabeko faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko ---
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena ---
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea ---

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Aginduzko txostenak eta irizpenak Amaituta
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra Amaituta
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea Amaituta
Legebiltzarrera bidaltze Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera