Lanpostuak aldi baterako betetzeko prozedura, behin-behineko atxikipenaren, zerbitzu eginkizunen edo ordezkapen bertikalen bidez; prozedura Eibarko barruti judizialeko bulego judizialeko, udalerrietako justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako eta erregistro zibileko bulego orokorreko lanpostu berriei dagokie (egokitze-prozesua III.fasea).

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Egokitze-prozesuan, bete gabe geratu diren lanpostuak aldi baterako betetzea, behin-behineko atxikipenaren, zerbitzu-eginkizunen edo ordezkapen bertikalaren bidez, (III. fasea).

Ebazpena, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez behin-behineko atxikipenaren, zerbitzu-eginkizunen eta ordezkapen bertikalaren bitartez lanpostuak aldi baterako betetzeko prozedurarako deialdia egiten duena; eskainitako lanpostuak Eibarko barruti judizialeko bulego judizialeko, udalerrietako justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako eta erregistro zibileko bulego orokorreko berriei dagozkie.

Interesdunak

Eibarko barruti judizialetan behin-behineko atxikipenean, zerbitzu-eginkizunetan eta ordezkapen bertikalean dauden karrerako funtzionarioak.

I. Eranskina

Eskaintzen diren lanpostuak

Prozedura honen bidez bete beharreko lanpostuak egokitze-prozesuan betetzen ez diren lanpostu generikoak eta eskakizun bereziko lanpostuak dira; Eibarko barruti judizialeko bulego judizialeko, udalerrietako justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako eta erregistro zibileko bulego orokorreko lanpostu-zerrendetan agertzen diren lanpostuei dagozkie.

II. Eranskina

Eskabideak aurkeztea

Funtzionarioek abenduaren 8tik 9ra bitartean, biak barne, egin beharko dute eskaera.

Behin-behineko atxikipena duten eta eskaerarik aurkezten ez duten langileak ofizioz atxikiko ditu Justizia Administrazioko Zuzendaritzak lanpostu berri batera.

Zerbitzu-eginkizunetan edo ordezkapen bertikalean dauden langileek ez badute prozesu honetan parte hartzeko eskaerarik aurkezten, edo eskatuta ere lanposturik lortzen ez badute, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak ulertuko du prozeduran parte hartzeari uko egiten diotela, eta, beraz, behin betiko destinoa duten lanpostuan itzultzea erabakiko du.

Baremoa

Prozedura hau ebazteko, lehentasun-ordena honi jarraituko zaio:

1. Behin-behineko atxikipena duten funtzionarioak.

2. Zerbitzu-eginkizunetan dauden funtzionarioak.

3. Ordezkapen bertikalean dauden funtzionarioak.

Lehentasun-ordena bakoitzean, lehentasuna dute behin-behineko atxikipenean, zerbitzu eginkizunetan, edo ordezkapen bertikalean antzinatasun handiena duten langileak. Berdintasuna gertatuz gero, maila altuena duenak izango du lehentasuna.

Nori dago zuzenduta


Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan behin-behineko atxikipenean, zerbitzu-eginkizunetan eta ordezkapen bertikalean dauden karrerako funtzionarioak.

I. Eranskina.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

HARREMANETARAKO

Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 01 91 42

e-helbidea: personal_jus_provision@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Adscripcion comisión de servicios sustitución vertical: 1084419

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk