Lanpostuak aldi baterako betetzeko prozedura, behin-behineko atxikipenaren, zerbitzu eginkizunen edo ordezkapen bertikalen bidez; prozedura Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako bulego judizialetako, udalerrietako justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako eta erregistro zibileko bulego orokorretako lanpostu berriei dagokie (egokitze-prozesua I.fasea).

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Egokitze-prozesuan, bete gabe geratu diren lanpostuak aldi baterako betetzea, behin-behineko atxikipenaren, zerbitzu-eginkizunen edo ordezkapen bertikalaren bidez, (I. fasea).

Ebazpena, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez behin-behineko atxikipenaren, zerbitzu-eginkizunen eta ordezkapen bertikalaren bitartez lanpostuak aldi baterako betetzeko prozedurarako deialdia egiten duena; eskainitako lanpostuak Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako bulego judizialetako, udalerrietako justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako eta erregistro zibileko bulego orokorretako berriei dagozkie.

Interesdunak

Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan behin-behineko atxikipenean, zerbitzu-eginkizunetan eta ordezkapen bertikalean dauden karrerako funtzionarioak.

I. Eranskina.

Eskaintzen diren lanpostuak

Prozedura honen bidez bete beharreko lanpostuak egokitze-prozesuan betetzen ez diren lanpostu generikoak eta eskakizun bereziko lanpostuak dira; Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako bulego judizialetako, udalerrietako justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako eta erregistro zibileko bulego orokorretako lanpostu-zerrendetan agertzen diren lanpostuei dagozkie.

II. Eranskina.

Eskabideak aurkeztea

Funtzionarioek bi egun balioduneko epean eskatu beharko dituzte plazak.

Behin-behineko atxikipena duten eta eskaerarik aurkezten ez duten langileak ofizioz atxikiko ditu Justizia Administrazioko Zuzendaritzak lanpostu berri batera.

Zerbitzu-eginkizunetan edo ordezkapen bertikalean dauden langileek ez badute prozesu honetan parte hartzeko eskaerarik aurkezten, edo eskatuta ere lanposturik lortzen ez badute, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak ulertuko du prozeduran parte hartzeari uko egiten diotela, eta, beraz, behin betiko destinoa duten lanpostuan itzultzea erabakiko du.

Baremoa

Prozedura hau ebazteko, lehentasun-ordena honi jarraituko zaio:

1. Behin-behineko atxikipena duten funtzionarioak.

2. Zerbitzu-eginkizunetan dauden funtzionarioak.

3. Ordezkapen bertikalean dauden funtzionarioak.

Lehentasun-ordena bakoitzean, lehentasuna dute behin-behineko atxikipenean, zerbitzu eginkizunetan, edo ordezkapen bertikalean antzinatasun handiena duten langileak. Berdintasuna gertatuz gero, maila altuena duenak izango du lehentasuna.

Nori dago zuzenduta


Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan behin-behineko atxikipenean, zerbitzu-eginkizunetan eta ordezkapen bertikalean dauden karrerako funtzionarioak.

I. Eranskina.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

HARREMANETARAKO

Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 01 91 42

e-helbidea: personal_jus_provision@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Adscripcion comisión de servicios sustitución vertical: 1084410

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk