Euskal Autonomia Erkidegoko justizia administrazioko lanpostuak aldi baterako betetzea

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Prozeduraren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoak kudeatu behar dituen Justizia Administrazioko organo, zerbitzu edo unitateetan lanpostuak aldi baterako betetzea, honako prozedura hauen bidez:

  • Zerbitzu-eginkizuna
  • Behin-behineko atxikipena
  • Ordezkapen bertikala

Bete beharreko lanpostuen modalitateak

Plazen tipologiaren arabera, prozedura hauen bidez beteko dira:

  • Zerbitzu-eginkizunak: lanpostu hutsak
  • Behin-behineko atxikipena: lanpostu hutsak
  • Ordezkapen bertikala: hutsik dauden lanpostuak, eta lanpostua betetzen duen pertsonaren absentziak 3 hilabete edo gehiago iraungo duela aurreikusten denean.

Eskaerak

Eskabideak aurkezteko epea hiru egun baliodunekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera aurreko atalean adierazitako dokumentazioa aurkezten ez bada, 3 egun balioduneko epean aurkezteko eskatuko zaio eskatzaileari.

Behin-behineko ebazpena

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Justiziako langileen atarian eta Justiziako web-orrian argitaratuko dira behin-behineko esleipenak, eta argitaratzen denetik hiru egun balioduneko epea emango da alegazioak egiteko.

Behin betiko ebazpena

Deialdia Justizia Administrazioko zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko da behin betiko.

Nori dago zuzenduta


Nori zuzenduta dago?

Justizia Administrazioaren zerbitzuko karrerako funtzionarioak, kidego hauetakoak:

  • Auzitegi-medikuak
  • Kudeaketa prozesal eta administratiboa
  • Izapidetze prozesal eta administratiboa
  • Laguntza judiziala

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Harremanetarako datuak:

  • Telefonoa: 945 01 91 42
  • Internet: personal_jus_provision@euskadi.eus

Kodea(k)

  • 1205022 Aldi baterako lanpostua: 1205022

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk