Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetarako, Bereziturik dauden Lanpostuak betetzeko Berariazko Lekualdatze-Lehiaketa.
Deskribapena
Prozeduraren xedea
Prozeduraren xedea hornitzea da eginkizunengatik edota hizkuntza dela-eta bereziturik, hutsik dauden lanpostuak berariazko lekualdatze-lehiaketa bidez prozesu eta administrazio kudeaketako, prozesu eta administrazio izapidetzako eta laguntza judizialeko kidegoetarako.
Faseak eta baremoa
Berariazko lehiaketak honako fase hauek ditu:
- Eskaerak aurkeztea.
- Merezimendu orokorrak egiaztatu eta baloratzea.
- Merezimendu espezifikoak baloratzea.
Justizia eta Giza ezkubideen sailburuak izendatuko du Balorazio Batzorde bat Agindu bidez eta bera arduratuko da merituak baloratzeaz.
Behin-behineko ebazpena
Justizia Administrazioko zuzendariak ebazpen bidez behin-behinean ebatziko du deialdia. Behin-behineko ebazpenaren aurka alegazioak aurkez daitezke 5 egun balioduneko epean.
Behin betiko ebazpena
Deialdia ebatziko da behin betiko Justizia eta Giza ezkubideen sailburuaren ebazpen bidez.
Nori dago zuzenduta
Destinoa edozein lurralde-eremutan daukaten eta deialdi honetan ezarritako baldintza orokorrak eta betekizunak betetzen dituzten prozesu eta administrazio kudeaketako, prozesu eta administrazio izapidetzako eta laguntza judizialeko kidegoetako karrerako funtzionarioei.
Aplikatu beharreko araudia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
HARREMANETARAKO
Harremanetarako datuak
Telefonoa: 945 01 91 42
E-posta: personal_jus_provision@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Justizia arloko Lehiaketak: 1084412
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
ERRESULTA
Eranskina: Lanpostuaren eta/edo hizkuntzaren arabera bereizitako lanpostuen zerrenda
DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA:
EAE-TIK KANPOKO PARTE-HARTZAILEEK AURKEZTU BEHARREKOA:
- Kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua.
- Jabetzan betetako azken lanpostuaz jabetzeko eginbidea.
- Dagokion kidegoko funtzionarioak izendapena.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio berariazko lehiaketa behin betiko ebazten duen Aginduari; aipatutako errekurtsoa Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuari zuzendu beharko zaio hilabeteko epean.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Alegazioak aurkeztu ahal izango dira onartutako eta baztertutako langileen behin-behineko Ebazpenaren aurka, betiere Ebazpena argitaratu eta hamar egun balioduneko epearen baitan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Une oro alegatu ahal izango dituzu izapidetze-akatsak eta, bereziki, geldiaraztea, aginduzko epeak haustea edo gaiaren behin betiko ebazpena eman aurretik konpon daitezkeen izapideak ez egitea dakartenak.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikulua