Hezkuntza Saila

Ordainsarien zerbitzua

  • Datu pertsonalen aldaketa

Datu pertsonalak aldatzeko, hala nola helbidea, banku-kontua, seme-alaben kopurua edo PFEZren atxikipenaren %, EIZU aplikazioaren bidez egin ahal izango da, klabe pertsonalak erabiliz, hurrengo bidea jarraituz:

* Nire gestioak - Eskaerak aurkeztea - Langileen administrazioa - Datu pertsonak emat/aldat

EIZU atariaren barruan, 'Informazio orokorra' atalean, aplikazioa erabiltzeko gidak eta eskuliburuak kontsulta daitezke.

PFEZren nominako atxikipenaren % aldatzen bada, kontuan hartu behar da % hori inoiz ez dela izango ekitaldiari dagozkion PFEZren taulak aplikatzetik ateratzen dena baino txikiagoa. Aplikatu beharreko % kalkulatzeko, urte naturalaren barruan jasotako eta espero diren diru-sarrerak hartzen dira kontuan, une honetako kontratu-egoeraren arabera.

  • 10T eta nominen kontsulta

Nominen eta 10Tren kontsulta IRAKASLEGUNEA webgunearen bidez egin daiteke nominen atalean edo EIZU atariaren bidez ordainsarien atalean.

  • Antzinatasuna

Hirurtekoa. Ez da beharrezkoa eskabidea aurkeztea. Automatikoki aplikatzen da, eta 3. urtea betetzearen hurrengo hilabeteko nominan du eragina.

Seiurtekoa. Ez da beharrezkoa eskabidea aurkeztea. Seiurtekoa kalkulatzeko, irakasle bezala aritutako aldiak bakarrik hartzen dira kontuan.

Antzinatasuna kalkulatzeko, beste administrazio batzuetan lan egindako aldiak kontuan hartzeko, ikastetxeari dagokion Hezkuntza Sailaren Lurralde Ordezkaritzan, emandako zerbitzuen ziurtagiriarekin batera aurkeztu beharko da eskaera.

  • Kargu akademikoak

Tutorea Tutore izendatutako pertsona bat ordezkatzen egonez gero, dagokion osagarria kobratzeko eskubidea aitor dadin, eskabidea, ikastetxeko zuzendaritzaren oniritziarekin, ikastetxeari dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko da. Eskubide hori eskatu ahal izateko, gutxienez hilabete igaro behar du kargu horretan.

  • Beste kontsultak eta zalantzak

dirusariak.hezkuntza@euskadi.eus