Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari dagokio organismo autonomoak zerrenda honetako gaietan kudeatu behar dituen programen espedienteak kudeatu, planifikatu, dinamizatu, euskarria eman, prozesuak diseinatu, eta ebaztea, barnean hartuta dirulaguntzetarako deialdiak ere ebaztea, zuzendari nagusiaren eskumenekoak izan ezik:

  • Enplegu-sustapena
  • Laneratzea
  • Lan-merkatuko bitartekaritza (Eures Sareari lotutako jarduerak eta enplegu-agentzien administrazio-kontrola barne)
  • Orientazioa
  • Enpresei zerbitzua ematea
  • Ekintzailetza

Era berean, honako eginkizun hauek betetzea dagokio Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari:

  • EAEn laneratzea aktibatzearen arloan beren jarduera garatzen duten gainerako organismoekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea.
  • Laneratze Enpresen Erregistroa eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa zuzendu eta kudeatzea.
  • Gizarteratze aktiborako hitzarmenaren proposamena egitea, hitzarmena sinatu aurretik haren edukia negoziatzea, bertan jasotako ekintzak koordinatzea eta bere aplikazioaren jarraipena egitea.
  • Enpleguaren arloko betebeharrak, zehazki, jarraian adierazten diren kontzeptuen ondorioz sortutakoak, betetzen direla egiaztatzea: langabezia-prestazio eta -subsidioa, diru-sarrerak bermatzeko errenta edo beste edozein prestazio, subsidio edo laguntza.
  • Zuzendaritza Nagusiak esleitzen dizkion antzeko eginkizun guztiak garatzea.