Hezkuntza Saila

LAP prestakuntza. Eskaera

  • Aurrez aurreko prestakuntza ikastetxean

 Ikastetxeak eskaera bete beharko du, aldez aurretik honako baldintza hauek kontuan hartuta:

  • Eskaera 2026ko otsaila amaitu baino lehen bidali behar da (2026-02-28).
  • Gutxienez 15 lagunek eta gehienez 20k parte hartu behar dute ikastaroan (*). Izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa adierazita.
  • Datak, ordutegiak eta hizkuntza lehenestea, plangintzarako behar besteko aurrerapenarekin bidali. Ikastaroen iraupena 4 ordukoa da, eta, beraz, gutxienez 2 orduko tartea ezarriko da 2 egunetan.
  • Ikastetxean bertan prestakuntzarako gela bat izatea.
  • Ikastetxeko zuzendaritzak sinatutako eskabidea.

 Ikastetxeak prestakuntzaren garapena koordinatu beharko du, ikastetxearen funtzionamendu orokorrari kalterik egin gabe. Izena emateko orria beteta jaso ondoren (parte-hartzaileen zerrenda barne), LAPZa eskatzailearekin harremanetan jarriko da hautatutako prestakuntza izapidetzeko. Eskabideak jasotzeko hurrenkeran kudeatuko dira, irakasle profesionalen taldearen eskuragarritasunaren arabera.

(*) Ikastetxearen ezaugarriak direla-eta parte-hartzaile kopurua aldatu behar bada, mesedez, bete inskripzio-orria, behar hori adieraziz.

Mesedez, bete inskripzio-orria eta erantsi eskaera-orria.

Inskripzio-orria(leiho berri batean irekitzen da)

Eskaera-orria (leiho berri batean irekitzen da)

  • Online prestakuntza

 Etengabe irekita dagoen epea.

Eskaera-orria bete ondoren, zuzenean LAPZra iritsiko da, baina ez da izen-ematearen berrespen-mezurik jasoko.

Ikastaro bakoitzeko plaza kopurua osatzen denean hasiko da ikastaroa.

Taldea osatu ondoren, eskatzaileek mezu elektroniko bat jasoko dute (izena ematean emandako helbidean), erabiltzailea, sarbide-gakoa eta jarraitu beharreko jarraibideak adierazita.

Eskaera-orria (leiho berri batean irekitzen da)