1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak

[Lankidetza]

Deskribapena


Xedea

Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza-moduak sustatzea da laguntza horien helburua.

Laguntzok Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020ko Landa Garapenerako Programan aurreikusita daude. Programa hori Europako Batzordeak onartu zuen 2015eko maiatzaren 26an, C (2015) 3479 Erabakiaren bidez, eta Erregelamenduaren garapena eta aplikazioa da.

Horrez gain, basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa aplikatu beharko da.

Lankidetzarako laguntzen gastuak kudeatu eta justifikatzeko eskuliburua

Gida orientagarria. Galderarik ohikoenak (2017)

Aurrekontuko zuzkidura

3.750.000 €

Prestazio ekonomikoa

II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetako laguntzak Feader Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta EAEko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko dira, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta honela banatuko dira.

Laguntzak hauek finantzatzeko, 750.000 euroko aurrekontu-kredituak erabiliko dira, EAEren Aurrekontu Orokorraren kargura, honela banatuta:

- 281.250 euro II. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 187.500 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 93.750 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 93.750 euro III. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 62.500 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 31.250 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 75.000 euro IV. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 50.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 25.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 93.750 euro V. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 62.500 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 31.250 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 75.000 euro VI. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 50.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 25.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 56.250 euro VII. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 37.500 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 18.750 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 75.000 euro VIII. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 50.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 25.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

Feader Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari dagokionez, 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, agindu honen bidez deitutako laguntzetarako kreditu zehatza 3.000.000 euro izango da, eta EAEko erakunde ordaintzaileak egingo ditu ordainketak, honela banatuta:

- 1.125.000 euro II. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 750.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 375.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 375.000 euro III. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 250.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 125.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 300.000 euro IV. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 200.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 100.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 375.000 euro V. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 250.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 125.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 300.000 euro VI. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 200.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 100.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 225.000 euro VII. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 150.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 75.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

- 300.000 euro VIII. kapituluko laguntzetarako; horietatik, 200.000 euro 2016ko ekitaldiari dagozkio, eta, 100.000 euro, 2017ko ekitaldiari.

Aurrekontu-ekitaldi honetan ematen den laguntza, guztira, artikulu honetako 2. eta 3. paragrafoek hura finantzatzeko xedatzen duten guztizko zenbatekoaren araberakoa izango da gehienez.

 

Nori dago zuzenduta


  • Lankidetza laguntzen II kapituluko onuradunak

    Talde operatiboak izan daitezke Nekazaritza-produktibitatearen eta iraunkortasunaren alorrean berrikuntzarako europako elkarteko (EIPS) talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzen onuradun, talde operatibotzat ulertuz EIPs-en helburuen baitan arazo zehatz bat konpontzeko edo aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako talde bat, beren helburuak lortzeko proiektuak garatzeko asmoz.

    Talde operatibo batek ez du nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatua izan behar du; horietatik batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

    Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

  • Elkarkidetza laguntzen III. kapituluaren onuradunak

    Proiektu pilotuak eta produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

    Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

    Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute; horietatik, batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.

    Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

  • Lankidetza laguntzen IV. Kapituluaren onuradunak

    Eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak, elkarrekin dituzten lan-prozesuak antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, baita turismoa garatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

    Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

    Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Eragile txikiak izan daitezke, Batzordearen 2003/361 Gomendioak emandako definizioaren arabera mikroenpresak eragile txikitzat hartuz, edo, laguntza eskatzeko unean, jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoak, edo bien arteko konbinazioa.

    Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

  • Lankidetzarako laguntzen V. kapituluaren onuradunak

    Hornidura-kateko eragileen arteko lankidetza horizontal eta bertikalerako laguntzak, banaketa-kate laburrak eta tokiko merkatuak sortzeko eta garatzeko, eta, banaketa-kate laburren eta tokiko merkatuen garapenari lotuta, produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jarduerak egiteko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

    Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

    Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Ekoizleen kasuan, ustiategitako titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du. Ekoizleen erakundeen kasuan, edozein dela ere erakundearen araubide juridikoa, gutxienez % 50 ustiategiko titular izan beharko dira, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

    Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

  • Lankidetza laguntzen VI. kapituluaren onuradunak

    Klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko ekintza bateratuak eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken planteamendu bateratuak gauzatzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

    Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

    Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute.

    Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

  • Lankidetza laguntzen VII. Kapituluaren onuradunak

    Hornidura-kateko eragileen arteko lankidetzarako laguntzak, elikagaietan, energia-ekoizpenean eta prozesu industrialetan erabiltzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

    Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

    Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Entitate horiek baso-plangintza iraunkor bat egiten eta energia-hazkuntza modura basoak zaintzen eta ustiatzen aritu behar dira. Gainera, biomasa eraldatua energia modura erabiltzeko eta biomasa erabiliz energia sortzeko instalazioak egiteko inbertsioak egin behar dituzte. Era berean, energia-iturri modura erabiltzeko biomasaren ustiaketa-katean parte hartzen duten beste eragile batzuekin lankidetza-kontratuak egin izana egiaztatu behar dute.

    Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

  • Lankidetza laguntzen VIII. kapituluaren onuradunak

    Nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzeko laguntza ematea honako hauekin zerikusia duten jardueretarako laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.

    Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.

    Talde horiek pertsona fisikoek zein juridikoek osatzen dituzte, nortasun juridikorik gabe eratzen dira, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute. Ezinbestekoa da lehen sektoreko entitate baten partaidetza. Ekoizleen kasuan, ustiategitako titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.

    Talde horietan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena.

  • Betekizunak

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
    • Diruz laguntzekoak diren gastuak ez daitezela agindu honek ondorioak izan baino lehenago egindakoak izan.
    • Foru-ogasunekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
    • Edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharrak beteta izan beharko dituzte.
    • Diruz lagundutako proiektuen emaitzak hedatzeko konpromisoa hartzea.
    • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
    • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez.
    • Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabe-deklaraziorik eduki ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaikuntzarik jaso ez izana, Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
    • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen ebazpen irmorik eragin ez izana.
    • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985) araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
    • Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
    • Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren (martxoaren 22ko 1/2002) 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debeku-kausetan. Eta eten ez izana inskribatzeko administrazio-prozedura, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

    Ebazten duen erakundea

    • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

    Finantzatzen duen erakundea

    • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

    Kontaktu-informazioa


    Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritza
    Santiago Martínez
    Telefonoa: 945 016 314
    Faxa: 945 019 701
    E-maila: S-Martinez@euskadi.eus

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    1029302

    1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen eskabidea


    • a) Bete inprimakiak.
      b) Prestatu akreditazioak, beharrezkoak badira.
      c) Aurkeztu dokumentazioa zehaztutako lekuren batean edo zerbitzu elektronikoan, dagokionaren arabera.
      1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetzarako laguntzen eskabidea

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    • a) Bete inprimakiak.
      b) Prestatu akreditazioak, beharrezkoak badira.
      c) Aurkeztu dokumentazioa zehaztutako lekuren batean edo zerbitzu elektronikoan, dagokionaren arabera.
      Datuen alta / doakion hirugarrena
      • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

        "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua "Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin (pdf)
      • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

        Hirugarrenaren alta (pdf)
      • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

        Hirugarrenaren alta (Nazioartekoa) (pdf)

    Beste tramite batzuk