Hezkuntza Saila

Lan-istripuak

Lan-istripua da langileak besteren kontura egiten duen lanean edo lanaren ondorioz jasaten duen gorputz-lesio oro (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 115. artikulua).

Beraz, istripu bat halakotzat hartzeko, beharrezkoa da:

  1. Langileak gorputz-lesio bat izatea. Lesiotzat hartzen da zauri, kolpe edo gaixotasun batek gorputzean eragindako kalte edo galera oro. Gorputzeko lesioarekin parekatzen dira ondorio edo gaixotasun psikiko edo psikologikoak.
  2. Inoren konturako lana egitea.
  3. Istripua lanaren ondorioz gertatzea, hau da, lanaren eta lesioaren artean zuzeneko kausalitate-harremana egotea. Lesioa ez da, berez, lan-istripua

Beste definizio eta arrazoi batzuk (leiho berri batean irekitzen da)

Lurralde Ordezkaritzari eta Hezkuntza Saileko Prebentzio Zerbitzuari jakinarazten ez zaien istripua, existitzen ez den istripua da.

Lan-istripuen jakinarazpenen laburpen-taula (leiho berri batean irekitzen da)

ORDEZKARITZARI JAKINARAZTEA

Lan-istripurik izanez gero, berehala jakinarazi behar zaio ordezkaritzari.

LURRALDE HISTORIKOA

GIZARTE-SEGURANTZA

MUFACE

ARABA

Araba:   945017238

01nomina@euskadi.eus

Zuzendaritza taldearen  komunikabide baten bitartez

BIZKAIA

Bizkaia: 944031138

bizkaianomina@euskadi.eus  

Zuzendaritza taldearen  komunikabide baten bitartez

GIPUZKOA

Gipuzkoa:

943022845 / 943022985 

LH 943022869 lhgipuzkoa@euskadi.eus 

BH 943022864 dbhgipuzkoa@euskadi.eus


PREBENTZIO-ZERBITZUARI JAKINARAZTEA

Lan-istripua izanez gero, beharrezkoa da prebentzio zerbitzuari jakinaraztea, bajarekin edo bajarik gabe den jakin ondoren.

Hezkuntza saileko langileen istripuen jakinarazpena

Beste enpresa batzuetako langileen istripuen jakinarazpena