Hezkuntza-arloko Elkarrekin Bonuen Programa 2016 urterako.

[Elkarrekin_Bonuak_Hezkuntza]

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Bizikidetzaren eta gizarte-topaketaren kultura berri bat bultzatzera bideratutako proiektuak egiteko diru-laguntzak, baldin eta egitasmo horiek irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta ikastetxeek batera sustatzen badituzte.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuaren memoria xehea aurkeztu Informazio xehatua

    Proiektuaren memoriak datu hauek jasoko ditu:

    • Lan-proposamenaren helburuak.
    • Proiektuaren erakunde hartzailea –lan-proposamena egitearekin adostasuna eman duena–, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa zehaztuta.
    • Ekintzaren deskribapen laburra.
    • Inbertitu beharko den ordu-kopurua.
    • Aurrekontua, proiektuaren erakunde hartzaileak jasoko duen zerbitzuaren truke ordainduko duen zenbatekoa zehazten duena.
    • Jardun-egutegia.
    • Proiektuan parte hartuko duten pertsonen kopurua.
    • Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak; adierazi beharko da, gainera, erakundeak ba al duen berdintasunaren arloan ibilbidea edo prestakuntza duen pertsonaren bat.
    • Generoaren ikuspuntua nola sartuko den.
  • «Gizalegez Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromiso»-ra atxikitzeko nahia aitortu Informazio xehatua

    «Gizalegez Gizarte- eta Hezkuntza-arloko Konpromisoa»-n parte hartzeko eta hori bultzatzeko nahiaren aitorpena.

  • Proiektuaren garapenerako erakunde hartzailearen (ikastetxea) konpromisoa Informazio xehatua

    Erakunde onuradunak eta erakunde hartzaileak proiektuaren garapenerako izenpetutako akordioa, edo erakunde hartzaileak aurkeztutako proiektuari dagokionez hartutako konpromiso ekonomikoa egiaztatzen duen dokumentua.

Aurrekontuko zuzkidura
250.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Bonuen zenbatekoa eta gehieneko muga.

1.– Hezkuntza-arloko bonuak 70 eurokoak izango dira, justifikatutako prestakuntza- edo dinamizatze-zerbitzuko ordu bakoitzeko.

2.– Proiektuen erakunde hartzaileek gutxienez onartutako bonuen % 10 ordaindu beharko diote

erakunde onuradunari.

3.– Ikastetxe batek ezingo ditu 5.000 eurotik gorako bonoak metatu.

Ordainketa-modua:

Diruz lagundutako proiektu bakoitza gauzatu dela justifikatu ondoren ordainduko dira diru-laguntzak, emandako bonuei dagokien guztizko zenbatekoa bete arte.

Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza / Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia > Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:

    • beharrezko dokumentazioa prestatu
    • eskaera eta eranskinak bete
    • eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeek diru-laguntzaren erabilera justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, 2016ko abenduaren 31n baino lehen.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera organo eskudunaren Erregistroan izapidetzeko sartzen denetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
1024202