Kulturaren Euskal Kontseilua

Kulturaren Euskal Kontseiluak (KEK), 2000. urtean sortu zenetik, euskal kulturako eragile publiko eta pribatuen topaleku bihurtu nahi izan du.
Bere helburu nagusia lankidetza bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa den ingurunean. Helburu hurbilekoena koordinazioa sustatzea da, hiru norabidetan: koordinazio bertikala kultur gaietan eskudun diren hiru erakunde mailetako organoen artean (Jaurlaritza, aldundiak eta udalak); koordinazio horizontala kultur jardueran gehien eragiten duten erakunde-esparruekin nahiz Nafarroa eta Iparraldeko erakunde publiko eta pribatuekin; eta, azkenik, koordinazioa hainbat kultur sektoretako gizarte eragileekin.
Kontseilua, beraz, proposamenak egiteko topaleku moduan sortu zen, euskal errealitate kulturalaren gaineko sentsibilitate askotarikoek zabalik duten lekua bezala. Erabakiak hartzeko edo kultura kudeatzeko eratutako ordezkaritza organo bat ez denez, ez da beste ezein erakunderekin lehian sartu, eta hausnarketarako, proposamenak eta eztabaidak egiteko, adostasunak lortzeko gune izaten ari da. Hori dela eta, euskal sistema kulturalaren eta kultur jarduerari ematen zaion balioaren ikuspegi orokor batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) esparruan kultur politika jorratzeko baldintza paregabeak ditu.
Era berean, ez da komunikabideen kontuetan sartu, kulturarekiko harremanetan izan ezik eta, beraz, ez medietako estrategia -Ikus-entzunezkoaren Euskal Kontseilua abian jartzeari eta edukiei buruzko Lege gai izango litzatekeena-, ez hainbesteko garrantzia duen EITBren eginkizuna -kontratu-programan eta Ikusentzunezkoaren liburu zurian zehaztutakora atxiki beharko lukeena- ez dira Plan honen xede, zeharka ez baldin bada.
Araudia:
- 219/2000 DEKRETUA, azaroaren 7koa (pdf, 145 kB), Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duena.
- 232/2006 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa (pdf, 55 kB), Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzeko dena.
- 27/2008 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa (pdf, 95 kB), Kulturaren Euskal Kontseiluaren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia aldatu eta bateratzen duena.
- 19/2023 DEKRETUA, otsailaren 7koa (pdf, 156 kB), Kulturaren Euskal Kontseiluaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzkoa.
Sektoreak
- Sadaba Fernandez, Ixone
- García Burgos, Erika
- Bengoetxea Ondarru, Aitor
- Landa Esparza, Mikel
- Sanchez Silva, Iker
- Leiñena Mendizabal, Pello
- Azurza Aramburu, David
- Zubiaga Valdivieso, Jesús
- Fernandez Guerra, Vanesa
- de Naverán Urrutia, Isabel
- Mujika Iraola, Ignacio
- Larrañaga Goiria, Iñaki
- Amezaga Laita, Elena
- Amezaga Laita, Cristina
- Perez Fernandez, Elisabeth
- Lopezortega Aguirre, Joseba
- López López, Pilar
- Alfaya McShane, Patrick
- Ortega Postigo, Garbiñe
- Uribelarrea Leandro, Haizea
- Agirre López, Lucía
- Barrio Olano, Maite
- Fernandez Pascal, Marian
- Rodríguez Arkaute, Natxo
- LeGardon, Ainara
Erakundeak
Eusko Jaurlaritzaren Sailak
- Navas Romano, Clara
- Garcia Caballero, Elixabete
- Guerrero Ocejo, Blanca Mª
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Salaberria Gracia, Urkiri
- Lopez Asensio, Ana
- Iturbe Amorebieta, Andoni
- Bengoetxea Otaolea, Ibone
Foru aldundiak
- Del Val Sancho, Ana
- Arrizabalaga Arruza, Leixuri
- Alvarez Irijoa, Goizane
Hiriburuetako udalak
- Olabarria Villota, Gonzalo
- Lopez Loyarte, Ana
- Díaz de Corcuera Ruiz de Oña, Sonia
Legebiltzarra
- Garrastatxu Urbaneja, Inma
EUDEL
- Urresti Olasagaste, Erlantz
Etxepare Euskal Institutua
- Larraza Aizpurua, Irene
EITB
- Aldekoa De La Torre, Andoni