Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Intereseko Loturak

Kultura eta sormen hirien monitorizazioa.

quebec

Título: The Cultural and Creative Cities Monitor


Tresna berri honek, Joint Research Centre-k (JRC) garatua, Europa osoan kultura eta sormenaren bederatzi dimentsiori buruzko datuak eskaintzen ditu, hirien arteko alderaketak egin ahal izateko. Bederatzi dimentsio horiek garapen sozialari, hazkunde ekonomikoari zein lanpostu-sorkuntzari nola laguntzen dioten jakin dezakegu tresna honen bitartez. Kulturaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegi nagusiak islatzen dituzten 29 adierazleren bidez jasotzen da informazio kuantitatiboa.

Kultura Behatokiak:

L’Observatoire de la Culture et des Communications du Québec

quebec

Izenburua: L’Observatoire de la Culture et des Communications du Québec
Herria: Canadá

Québec-eko Kultur eta Komunikazioen Behatokia Québec-eko Estatistika Erakundearen unitate administratiboa da eta bere zeregina, kultura eta komunikazioen eremuko partehartzaileek estatistika arloan izan ditzaketen behar zehatz eta errealei erantzutea eta eremu honen ikerketan laguntzea da. Bere web orrialdea frantsesez zein ingelesez dago erabilgarri, eta honako edukiak ditu: berriak; alor kulturalen arabera sailkatutako datu estatistikoak (arte eszenikoak, irratia eta telebista, liburutegiak, etab.); argitalpenak; nazio zein nazioarteko zenbait erakundek (Québec-eko Zinemaren Kontrola, Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundea, ONU, UNESCO, etab.) landutako sailkapen kulturalak; Filmei buruzko datu Bankua; Unibertsitateko ikasleei zuzendutako Behatokiaren Ikerketa Beka.

Observatorio de Industrias Culturales (OIC)

oic

Izenburua: Observatorio de Industrias Culturales (OIC)
Herria: Argentina

Industria Kulturalen Behatokia, Buenos Aires Hiriko Gobernuko Produkzio Ministeritzako Industria Kulturalen Idazkariordetzaren partea da. Diziplinarteko talde batek osatutako ikerketa unitatea da eta bere helburu nagusia, industria kulturalei eta, orokorrean, jarduera kulturalari lotutako informazio kuantitatiboa zein kualitatiboa lortzea, prozesatzea eta lantzea da, sektorea hobeto ezagutu eta garatu dadin. Bere Web orrialdea gaztelaniaz erabilgarria da eta honako edukiak topa daitezke bere baitan:

Sektore kultural ezberdinei buruzko estatistikak;

Ekonomia eta kultura: atal honetan, industria kulturalen egoera eta bilakaera aztertzen da, MERCOSUR herrialdean, Argentinan eta Buenos Aires hirian;

Foroak eta eztabaidak: atal honetan, industria kulturalei buruzko eztabaiden inguruan zenbait adituek, funtzionariek eta agente produktiboek dituzten ikuspegiak jasotzen dira;

  • Ontzat emandako zein eztabaidan dauden legeria eta legegintza-proiektuak, industria kulturalei lotuta daudenak;
  • Industria kulturalen gida;
  • Industria kulturalen sektoreari zuzendutako politikak eta gomendioak proposatzen dituzten dokumentuak;
  • Sektore kulturalarekin zerikusirik duten bestelako behatoki eta erakundeekiko loturak;
  • Norberen argitalpenak;
  • Industria kulturalen inguruko gertakizunak;
  • Industria kulturaleko enpresen arteko bilbadura deskribatzen duten infografiak edo harreman-mapak;
  • Industria kulturalei buruzko irakurketak.

Osservatorio Culturale del Piemonte

piamonte

Izenburua: Osservatorio Culturale del Piemonte
Herria: Italia

Piamonteko Kultur Behatokia, kapital pribatu zein publikoko sozietatea da eta udal erakunde eta administrazioz, finantza-fundazioz, elkarte eta erakunde publiko zein pribatuz osatua dago eta helburu bikoitza bete nahi du: azpisektore ezberdinak (museoak, zinemak, etab.) herrialde-mailako adierazle nagusiez (kontsumo, ekoizpen eta eskaintza kulturala, etab.) hornituko dituen oinarrizko aldagaiz osatutako ezagutzazko koadro sistematikoa eraikitzea; eta gertakari kulturalen ikuspegi kualitatiboetan sakontzera zuzendutako bilaketa espezifikoak egiteko aukera ematea. Bere web orrialdea italieraz dago erabilgarri eta honako edukiak eskaintzen ditu: eremu kulturalaren ikuspegi orokorra eskaintzen duen Urtekari kulturala; Urteko Txosten Estatistikoa, azken urtean izandako kontsumo kulturala aztertzen duten hileroko txostenen laburpenak; kontsumo kulturalari buruzko Hileroko Txostenak; aurreko guztiak biltzen dituen Artxiboa; martxan diren proiektuak eta bukatutako proiektu eta materialak.

L’Observatoire del Politiques Culturelles

políticas culturares

Izenburua: L’Observatoire del Politiques Culturelles
Herria: Francia/Frantzia

Kultur Politiken Behatokia, estatu zein lurralde erakundeek eta arte, kultura, ikerkuntza zein unibertsitateko profesionalek osatutako nazio erakundea da, eta bere zeregin nagusia, kultur politiken deszentralizazio eta deskontzentrazioa bideratzea eta lurraldearen antolamendu zein garapen kulturalari eta dinamika artistiko zein kulturalei buruz hausnartzea da, heziketa, ikerketa, informazio eta aholkularitza ekintzen bitartez. Bere Web orrialdea frantsesez zein ingelesez dago erabilgarri eta honako edukiak aurki daitezke: baliabideak (dokumentazio zentroa, azterlanak eta argitalpenak, Behatokiaren aldizkaria); ikerketen kontrola (egindako ikerlanak, martxan diren proiektuak, ikerketak egiteko laguntza); heziketa; lurralde erakundeei laguntza metodologiko eta zientifikoa; berriak.

Osservatorio Culturale e Reti Infornmative. Direzione Generale Culture, Identitiá e Autonomie Regione Lombardia

lombardia

Izenburua: Osservatorio Culturale e Reti Infornmative. Direzione Generale Culture, Identitiá e Autonomie Regione Lombardia
Herria: Italia

Informazio Sare eta Kultur Behatokia, Lombardiako Kultura Identitate eta Autonomia Zuzendaritza Orokorraren menpeko erakundea da eta bere zeregin nagusiak hurrengoak dira: ondasun, zerbitzu eta jarduera kulturalen eremuko bilaketa, politika zein kultur programazio egokiak eratzen laguntzen duena; kulturaren eremuko agente publiko zein pribatuek erabiliko dituzten kultur kudeaketarako eredu berritzaileen garapen saioak; kulturari buruzko datu estatistikoen ekoizpena eta bilduma, bereziki kulturala eskaera eta kontsumoari dagozkionak; proiektuen sustapena; bilaketa, analisi, praxi eragile on, argitalpen eta sektore-batzarren balorazioa eta zabalkundea. Bere Web orrialdea italieraz dago erabilgarri eta honako edukiak eskaintzen ditu: berriak; Behatokiaren jarduera, kontaktua, loturak, bilaketak; martxan diren proiektuak; artxiboa, bilaketa-guneak; Zerbitzuen Eskualdeko Kart

Regional Observatory of Financing Culture in East-Central Europe. The Budapest Observatory

Budapest

Izenburua: Regional Observatory of Financing Culture in East-Central Europe. The Budapest Observatory
Herria: Hungaria

Budapest-eko Kultura Behatokia, Kulturaren Bitartekarien Elkartea izeneko hungariar herri erakundeak sortutako Erdialdeko eta Ekialdeko Europako Herrien Kultura Behatokirako Fundazioaren menpeko irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 1999ko apirilean sortu zen eta bere helburu nagusia, jatorri historiko berbera duten Baltiko eta Adriatiko itsasoen artean kokatzen diren herrietako bizitza kulturaleko finantza-, legegintza-, politika- eta gobernu- baldintzei eta jarduera, produktu zein erakunde kulturalei buruzko informazioa biltzea eta interesdunei ematea da. Bere web orrialdea hungarieraz zein ingelesez erabilgarria da eta honako edukiak topa daitezke bere baitan: berriak, berrien artxiboa (1999. urtetik gaur egun arte argitaratutako hileroko txostenak eskuragarri daude eta harpide egiteko aukera dago) eta Behatokiak parte-hartzen dueneko proiektuak (European Festival Research Project, Hungariako Jaialdiei buruzko Inkesta Nazionala, Kultura 2000 Programa, The Buda Castle Retreat, etabar)

L’Observatoire du Quebec

quebec

Izenburua: L’Observatoire du Quebec
Herria: Canadá

Quebec-eko Behatokia, kide independentez osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da eta bere zeregin nagusiak Quebec-eko gizartearen garapena eta problematikari buruzko ikerketa, analisia zein hausnarketa dira, lurralde herrialde eta finantza dimentsioak, zein dimentsio sozio-ekonomiko, kultural, politiko eta demokratikoa kontutan izanik. Erakundearen web orrialdea frantsesez erabilgarri dago eta honako edukiak biltzen ditu: Behatokiarekin zerikusia duten berriak, partaidetza bultzatzen duten eztabaidak eta Behatokiko kideek landutako arlo ezberdinei buruzko txosten eta idazlanak (ekonomia, politika, kultura, eta abar).

Europa eta Kultura

Azken eguneratzea: 2015/02/27