11. artikulua.– Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritza.
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari dagokio dekretu honen 6. artikuluan ezarritako egitekoak betetzea euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu, hedatu eta sustatzea xede duten eremuetan (Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legean eta hura garatzeko ematen diren xedapenen arabera) eta museoei eta liburutegiei loturiko eremuetan (Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legean, Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearen ekainaren 23ko 5/2022 Legean, eta legeok garatzeko ematen diren xedapenetan ezarritakoaren arabera).
Halaber, euskara bultzatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren kultura-ondarea sustatzeko politika publikoetan, saileko Euskararen Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta. Era berean, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren kultura-ondarea sustatzeko politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak ere horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta.
Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko zuzendaritza bakoitzaren burua zuzendaria izango da, zuzenean eta organikoki dagokion sailburuordearen mende egongo dena, salbu eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren, Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren kasuan, horiek sailburuaren mende egongo baitira. Zuzendariek honako egiteko hauek izango dituzte, oro har: