ARLOAK / EGINKIZUNAK
Egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari:
- Hizkuntza-politika.
- Euskara sustatzea.
- Kultura-ondarea.
- Historia- eta arte-ondarea kudeatu eta zaintzea; museoak, liburutegiak eta agiritegiak.
- Artearen eta kulturaren arloko jarduerak eta horien zabalkundea.
- Jarduera fisikoa sustatzea.
- Kirolak.
- Gizarte-hedabideak; irratien kontzesioak eta frekuentzien esleipena.
- Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
- Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.