Koronabirus: Segurtasun-laguntzaileak prestatzeko formakuntza
- Covid-19ak eragindako arrisku biologikoan murgilduta jarraitzen dugu
- LABIren batzorde teknikoak, 2020/12/18ko bileran, gaur egun Euskadin indarrean dauden murrizketei eustea erabaki du
- Txertaketaren hasierari eta garapenari buruzko informazioa hurrengo egunetan eskuragarri egotea espero da.
- Hezkuntza Sailak, Gabonetako oporren ondoren, lehen agertokia hartzen du aukera nagusitzat: Etapa guztietan aurrez aurreko modalitatea bermatzen duena.
Beraz, ikastetxeek eta irakaskuntzarako laguntza- zerbitzuek orain arte hartutako neurriei EUTSI behar zaie, eta, beharrezkoa izanez gero, INDARTU egin behar dira, osasun-agintarien jarraibideak kontuan hartuta.
SPRLk langileen eskura jartzen du honako prestakuntza-material hau, helburu hauekin:
- Ikastetxeetan COVID-19 koronabirusa kutsatzeko eta hedatzeko arriskua saihesten jarraitzeko prebentzio-neurriei buruz langileak gogoraraztea eta kontzientziatzea
- Arrisku-ekintza nagusiak detektatzen laguntzea
- Langileen osotasun fisikoa babesteko eta lan-ingurune seguruagoa sortzeko prebentzio-moduak