Osasun Saila

Araudiaren inguruko galderak

(COVID-19) Koronabirus berriaren inguruko galdera eta erantzunak

Dokumentu honen helburua da, ohiko galderen erantzunen zerrenda baten bidez, honako Dekretuen edukia hobeto ulertzea eta interpretatzea:

  • 926/2020 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, SARS-CoV-2 sistemak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratzen duena (2020ko urriaren 25eko BOE, 282. zk.).
  • 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpena­ren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. (248. zk., ostirala, 2020ko abenduaren 11).
  • 47/2020 DEKRETUA, abenduaren 22koa, lehendakariarena, zeinaren bidez aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.
  • 1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, lehendakariarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.
  • 4/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, lehendakariarena, zeinaren bidez hirugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.
  • 7/2021 DEKRETUA, otsailaren 12koa, lehendakariarena, zeinaren bidez laugarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehendakariarena, zeinaren bidez prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko diren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.

Dokumentu hau interpretatzailea baino ez da, eta ez du inola ere ordezten dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako dekretuaren edukia.

Herritarren zalantzak, orain arte egin den bezala, ZUZENEAN herritarrentzako zerbitzuaren bidez bideratuko dira:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/

Dokumentu honen lehen edizioa 2020ko urriaren 26koa da. Hau, otsailaren 15ekoa, bederatzigarren edizioa da eta herritarrek planteatutako zalantza berriekin eguneratu da. Galdera eta erantzun berriak sartu dira, eta erantzun batzuk zehaztu edo zuzendu dira, hobeto uler daitezen.

Azken aldaketako data: