Merkataritza, turismo eta kontsumoa
Euskadi Turismo Bonua”-ren eta “Euskadi Bonodenda”-ren aginduak argitara atera ditu Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak (28-07-2020)
- 620.000 bonu kaleratuko dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egindako 5,7 milioi euroko ekarpenarekin
- Bonuak 5, 10 edo 20 euroko deskontuetan oinarritzen dira modalitate desberdinetan: turismoa, ostalaritza eta merkataritza
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Covid 19ak eragindako egoerari aurre egiteko merkataritzako bulego teknikoei zuzendutako laguntzak argitaratu ditu (Gobernu Bilera 2020-07-14)
- Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak gaur aurkeztu ditu Gobernu Kontseiluan COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako laguntzak. Laguntzetara 1.809.000 euro bideratuko dira eta bulegoen funtzionamendu-gastuak ordaintzeko izango dira
Gora egin du Euskadirekiko interesak 2020ko udan, turismo nazionaleko helmuga gisa: webgune ofizialeko trafikoa % 17 hazi da ekainean, 2019ko hilabete berarekin alderatuta
- Ekainean zehar, Euskadiko Turismo Ofizialaren atariko jarduerak susperraldi-adierazle argiak erakutsi ditu COVID-19ren krisiaren ondoren, eta joera hori goraka hasi zen joan den maiatzean.
Nazioarteko Foro Birtuala: Merkataritza eta turismoa Covid-19aren ondoren
- “Merkataritza eta turismoa Covid-19aren ondoren: gakoak, erronkak eta aukerak” izenburua hartuta, asteazken honetan egingo da Nazioarteko Foro Birtuala, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatuta.
Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek bat egin dute Euskadin merkataritza eta turismoa suspertzeko, koronabirusaren krisiaren ostean
- Gobernuak 15,5 milioi euroko inbertsioa onartu du Covid-19ren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako funts bat sortzeko.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak akordio bat sinatu du euskal erakundeekin, turismoko eta merkataritzako Bonuak ateratzeko estrategia bateratu baterako (Gobernu Bilera 2020-7-7)
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak turismoko bonuak eta merkataritzako bonuak jaulkitzeko euskal erakundeekiko lankidetza-akordio bana aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluan.
Kontsumobidek maskara higienikoak eta NBEak saltzen dituzten establezimenduak ikuskatuko ditu
- Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua bihar hasiko da ikuskapen-kanpaina egiten, eta hilaren 31ra arte luzatuko den kanpaina horrek maskara higienikoetan eta NBE maskaretan jarriko du arreta.
Gobernu Kontseiluak 58,5 milioi euroko laguntzak onartu ditu industria, enplegua eta alokairuko etxebizitzak arrazoizko prezioetan sustatzeko
- Gobernu Kontseiluak 58,5 milioi euroko laguntzak onartu ditu industria, enplegua eta alokairuko etxebizitzak arrazoizko prezioetan sustatzeko
“Xehetasunez eskainitako arreta” Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren tokiko merkataritzaren aldeko kanpainan.
- Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Alfonso Gil Bilboko Udaleko alkateordearekin batera, tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina aurkeztu du gaur Bilboko Erriberako Merkatuan, goiburutzat hartuz “Xehetasunez eskainitako arreta”. Merkatuan zegoela baliatuz, gainera, lankidetza-proiektu bat iragarri du, merkatu eta saltoki seguruak eta normaltasun berrira egokituak ditugula erakusten duena.
Bidaiei eta garraioei lotutako erreklamazioak bikoiztu egin dira 2019. urtearekin alderatuta
- Kontsumobiden, KIUBetan eta elkarteetan aurkeztutako 19.093 kontsultetatik, 3.084k (% 16k) COVID19arekin zerikusia dute.
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak COVID19arekin zerikusia duten 386 erreklamazio jaso ditu Kontsumobideren bitartez, eta gehienak bertan behera utzitako garraio eta bidaiengatik aurkeztu dira.
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak, Kontsumobideko zuzendari Olga Santamaríarekin batera, urteko lehen 5 hilabeteetako erreklamazioen eta kontsulten emaitzak aurkeztu ditu gaur, COVID19aren ondorioz ohiko estatistiketan aurreko urteekin alderatuta aldaketak eragin dituzten inguruabar bereziak kontuan hartuta.
Kontsumobidek gogorarazi du bertan behera geratu dela kontsumitzaileen eskubideak baliatzeko epeen etenaldia
- Alarma-egoeraren lehen deklarazioan etenda geratu ziren eskubide eta ekintzen preskripzio- eta iraungitze-epeek ekainaren 4tik aurrera jarraituko dute, edota, kasuaren arabera, berrabiarazi egingo dira. Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua.
- Bestalde, joan den ekainaren 1etik aurrera, berriz ekin zaio administrazio-epeak zenbatzeari, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan islatutakoari jarraikiz. Nolanahi ere, epeek jarraitzeko edo epeak berrabiarazteko, aukera horrek aurreikusita egon beharko du alarma-egoeraren indarraldian onartutako lege-mailako arau batean.
- Azkenik, alarma-egoeraren deklarazioarekin etenda geratu ziren epe prozesalek ere ekainaren 4tik aurrera jarraituko dute.
Ekainaren 1etik aurrera, Kontsumobidek ordua eskatzeko zerbitzua ezarriko du.
- Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak aurrez aurreko arreta berreskuratuko du ekainaren 1etik aurrera. Kontsumitzaileen arreta egokia eta osasuna bermatzeko, ordua eskatzeko sistema bat erabiliko da.
Sonia Pérez Ezquerra chefekin bildu da jatetxeen sektorearen egoera aztertzeko
- Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordearekin batera, bilkura bat izan du gaur bideo-konferentziaz Mahai Kolektiboa ordezkatzen duten hainbat gipuzkoar chefekin, jatetxeen sektoreaz eta haien eskaera eta beharrizanez hitz egiteko eta, normaltasun berri bati begira, deskonfinamendu-fase honetako egoera aztertzeko.
15 milioi euro turismoari eta merkataritzari laguntzeko, COVID19ak eragindako itxieraren ondoren (Gobernu Bilera 2020-05-19)
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak COVID19 Ezohiko Laguntzen Programa aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluan. Programak 15 milioi euroko zuzkidura du (7,5 turismorako eta 7,5 merkataritzarako)
- Laguntzak ezarrita dauden neurrien osagarria den babes-estrategia batean kokatuta daude, bi alditan jarduteko aurreikuspenarekin: erresistentzia eta berrabiarazte ekonomikoa
- Laguntzak beste edozein laguntzaren osagarriak dira diruz lagundutakoaren kostua gainditzen ez den bitartean, eta norgehiagoka bidez emango dira, Aginduan ezarritako baremazio bati jarraikiz
Merkataritza eta turismoaren sektoreak laguntzak eskuratuko ditu COVID-19ko alertan ixtearen ondorioak arintzeko
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila gaur bildu da 2 bideo-konferentziatan turismo eta merkataritzaren sektoreko ordezkariekin, COVID-19ko Ezohiko Laguntzen Programa
Kontsumobidek prestakuntza-baliabideak dituen webgune bat jarri du abian ikasleentzat
- Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak webgune bat jarri du abian euskaraz eta gaztelaniaz, ikasleentzat askotariko prestakuntza-baliabideak biltzen dituena. Material hori Kontsumobidek Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastián hirietako bere prestakuntza-zentroetan egin ohi dituen ikastaro eta tailerren bilduma eta egokitzapena da; izan ere, zentro horiek itxita daude une honetan, Covid-19aren krisia dela eta.
Ostalaritza-sektorerako protokolo higieniko-sanitarioa
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak protokolo higieniko-sanitario bat helarazi dio ostalaritza-sektoreari deskonfinamenduko 1. Fasean hasiko den irekiera dela eta. Protokolorako, lehendabizi sektoreari berari kontsultatu zaio eta Lan eta Osasun Sailekin adostu da, baita Ministerioaren Segurtasun Planekin ere.
Retail Euskal Eskola bere ate birtuala ireki dio merkataritzari prestakuntzan, espezializazioan eta digitalizazioan laguntzeko
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak plataforma aitzindari eta berritzaile bat jarri du abian, merkataritza-sektorearen prestakuntzarako eta espezializaziorako
- Retail Euskal Eskola merkataritzari lagundu eta hauspotzeko plataforma aitzindari gisa ireki da aste honetan, prestakuntza pertsonalizatu eta egokigarria eskainiz. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak denbora luzea eman du lanean tresna horretan, eta are garrantzi handiagoa hartu du egungo egoeran.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak deskonfinamendu fasearen protokolo espezifikoa bidali dio merkataritza-sektoreari
- Merkataritzako Biltzar Sektoriala asteazkenean egin zen, eta bertan bildu ziren Xiana Mendez Merkataritzako Estatu Idazkaritza eta autonomia-erkidego bakoitzeko ordezkariak. Biltzar horretan, COVID-19arekin zerikusia duten neurriak aztertu ziren, baita deskonfinamendu faseak eta Ministerioa etapa horietarako prestatzen ari den Segurtasun Planak ere..
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak turismo-sektoreari laguntzeko 3 agindu argitaratu ditu, 2,8 milioi euroko aurrekontua dutenak
- Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak turismo-sektoreari laguntzeko 3 agindu aurkeztu ditu gaur Gobernu Kontseiluan. Laguntza horien bidez, COVID-19ak sortutako premia batzuei erantzun ahal izango zaie.
- Hauek dira aginduak: Lurralde Proiektu Turistikoetarako Laguntzen Programa (LPT); Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko Laguntzen Programa (TMS); eta Ekintzailetzarako eta Turismo Enpresen Lehiakortasunaren Hobekuntzarako Laguntzen Programa (ETELH).
Sonia Pérez Ezquerra sailburuak turismoko, ostalaritzako eta merkataritzako kontsumorako bonuak sortzeko baterako estrategia proposatu die erakundeei
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak elkarlanean dihardu COVID19aren ondorioak arintzeko laguntza espezifikoen prestaketan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak iragarritako 30 milioiko funtsean oinarrituko da, eta funts horren zati handi bat turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetara bideratuko da, erresistentziaren lehen fasean.
Kontsumobidek Covid19aren informazio garrantzitsu guztia web-gune batean bildu du
- Pandemiaren eta alarma-egoeraren hasiera-hasieratik, Kontsumobidek bere web-eko informazioak eguneratu ditu, kontsumitzaileak informatzeko asmoz eta haien eskubideak babesteko eta defendatzeko asmoz. Web-ean argitaratutako informazio guztia orain web-gune berezi batean bildu du, www.kontsumobide.euskadi.eus/covid19 —atariko orri nagusitik ere irits daiteke bertara.
Sonia Pérez Ezquerra sailburua merkataritzaren sektorearekin egindako bileraren buru izan da, etorkizuneko neurriak azaltzeko eta COVID-19ri aurre egiteko baterako ekintza koordinatzeko.
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila sektoreari laguntzak ematen ari da, Jaurlaritzaren 30 milioiko funtsaren bidez, eta pizgarri- eta aktibazio-neurriak prestatzen ari da, hala nola merkataritza-bonoa.
Prebentzio-protokolo espezifikoa, merkataritza sektorean COVID-19 birusaren ondorioak minimizatzeko.
- Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak prebentzio-protokolo bat sortu du Euskadiko merkataritza-sektoreari zuzenduta. Bertan, merkataritza-sektoreko enpresetan ezarri beharreko jardunbide egokiak azaltzen dira, agente birikoen kutsatzea prebenitzeko eta minimizatzeko, bai langileena, bai kontsumitzaileena.
Kontsumobideren gomendioak, on line merkataritzaren gorakadaren aurrean.
- Konfinamendu-egoeraren ondorioz, gora egin du on line merkataritzak; hori dela eta, Kontsumobidek gogorarazi du une honetan ere oso kontuan hartu behar dugula erantzukizuna erosketak egitean. Komeni da hurbileko saltokien alde egitea, jasangarriagoa baita.
Kontsumobideren gomendioak, Interneten salgai dauden mirari-produktuen ugaritzearen aurrean
- Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak honako gomendio hauek egin nahi dizkie Euskadiko kontsumitzaileei.
Kontsumobidek “jardunbide eztabaidagarriak” antzeman ditu zenbait aire-konpainiatan
- Kontsumobidek eztabaidagarriak izan daitezkeen jardunbideak antzeman ditu aire-konpainietan, eta kontsumitzaileak jardunbide horien ondoriozko kontsultak eta erreklamazioak egiten ari dira.
Aurrez aurreko arreta etetea
Erreklamazioak eta kontsultak web orrien bidez egin ahal izango dira
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta merkataritza-sektoreak segurtatu egiten dute elikagaien hornikuntza eta dei egiten dute ganoraz eta arduraz kontsumitzera
- Ikusita asteburuan nolako jokaerak izan ziren merkataritza-zentro eta elikagaien saltoki batzuetan, gogoeta gabe kontsumituz eta produktuak metatuz, dei egiten dugu, bai Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta KontsumoSailak, bai EuskalAutonomia Erkidego komerkaturatze- eta banaketa-enpresek, lasai egotera eta normaltasunez jokatzera.
- Elikagaien eta premiaz koproduktuen hornikuntza bermatuta dago EAEn gizarte osoarentzat.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ezohiko Turismo Mahaia deitu du koronabirusaren aurrean turismo eta ostalaritza sektorerako jardun-protokolo berezia aurkezteko.
- Un sistema formal personalizado para cada gremio dentro del sector turístico recogerá información actualizada de la situación en cancelaciones o cambios de viajes y eventos para medir el impacto.
Koronabirusa: ezeztapenei buruzko galderak
- Ezagutu zure eskubideak
- Global Training programak ere berehala itzultzeko aukera ematen du, nahiz eta kasu honetan beka amaitutzat emango den
Azken aldaketako data: