Osasun Saila

Laguntza ekonomikoak, sozialak eta enpresarialak

Eusko Jaurlaritzak 841 milioi euroko neurri sorta onartu du

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

Lehenik eta behin, 200 milioi euroko inbertsioa bideratuko da osasun sistema indartzera eta osasun material gehiago lortzea.Bigarrenik, enpresei eta autonomoei laguntzera zuzendutako inbertsioak aipatu behar dira; helburu honetara 586 milioi euro bideratuko dira. Hirugarrenik, pertsona eta familien beharrei arreta emateko neurriak aurkeztu dira. Horretarako 55 milioi euro bideratuko dira.

Albistea ikusi

Enpresa-laguntzak

Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek bat egin dute Euskadin merkataritza eta turismoa suspertzeko, koronabirusaren krisiaren ostean

Merkataritza eta turismoa

  • Gobernuak 15,5 milioi euroko inbertsioa onartu du Covid-19ren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako funts bat sortzeko.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak milioi bat eta seiehun mila euro bideratu ditu Covid 19-aren aurka borrokatzeko I+G proiektuetara (Gobernu Bilera 2020-07-21)

Kultura eta hitzuntza politika - COVID 19

  • Covid 19-aren aurka borrokatzeko aparteko laguntzen bidez, oinarrizko ikerketako eta industria-ikerketako I+G proiektuak finantzatzen dira
  • Ikerketa sustatzeko eta osasun-larrialdiaren ondoriozko efektu sozioekonomikoak berreskuratzen laguntzeko onetsi diren premiazko neurrietako batzuk dira

Albistea ikusi

NEKAFIN, 50 milioi euro erabilgarri bertako ardoaren, sagardoaren eta garagardoaren sektoreetarako

ETurismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hornidura-azokei zuzendutako kanpaina bat abiarazi du haien lana gogorarazteko

  • Eusko Jaurlaritzak, ELKARGIk eta Finantzen Euskal Erakundeak (FEE) zirkulatzailearen finanketa lerro bat abian jarri dute ardoa, sagardoa eta garagardoa artisau eran egiten dutenen sektorerako.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak 65 milioi euro bideratu ditu Emaitek Plus programara (Gobernu Bilera 2020-07-14)

Kultura eta hitzuntza politika - COVID 19

  • Emaitek Plus Basque Research and Technology Aliance (BRTA) aliantzako zentro teknologikoei eta ikerkuntza kooperatiborako zentroei zuzentzen zaie
  • Finantzaketa esleitzeko, haien jardueraren emaitzak ebaluatu eta aztertzen dira, maila globalean

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euroko laguntza sorta bat jarri du abian kultura-sektorea laguntzeko, alarma-egoera eta osasun-larrialdiaren ondorioak direla eta

Kultura eta hitzuntza politika - COVID 19

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euroko laguntza sorta bat aurkeztu du, gaur goizean, kultura-sektorea laguntzeko Covid-19ak sortutako alarma-egoeraren eta bizi izan den osasun-larrialdiaren ondorioen aurrean.
  • Laguntza multzo horrek bi ardatz ditu. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak kultura-sektoreko mikroETEentzako diru-laguntza deialdi berri bat jarriko du abian hurrengo egunetan, enpresen gastu finkoak edo egiturakoak arintzen laguntzeko, 2 milioi euroko aurrekontu batez. Bestetik, Sailak bost laguntza lerro jarriko ditu martxan, guztira 645.000 euroko aurrekontua dutenak, bost arlotan eragiteko: liburugintza, ilustrazioa, zinema-ekoizpena, arte plastikoen sorkuntza eta musika-ondarearen katalogazioa-digitalizazioa.

Albistea ikusi

Zenbateko handiagoa eta urte amaierara arteko epea, industria-sektoreko ETE-etan eta enpresa handietan efizientzia energetikoko jarduketetarako laguntzak emateko

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • 2019ko uztailaren 30eko Agindua aldatu da, zenbatekoa handitzeko, bai enpresa onuradun bakoitzeko, bai aurkeztutako eskabide bakoitzeko.
  • Laguntzen helburua da karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketetarako pizgarriak ematea eta horiek sustatzea.

Albistea ikusi

Etxebizitza sailak 66 milioi euro bideratuko ditu alokairua eta birgaitzea babesteko programetara 2020an

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 66.100.000 euro bideratuko ditu 2020an etxebizitzak birgaitzeko eta gizarte-alokairurako laguntza-programak finantzatzeko.

Albistea ikusi

Gobernuak laguntza berriak onartu ditu Covid-19aren ondoriozko ekonomia- eta enplegu-krisiari aurre egiteko

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

Gizarte-ekonomiako enpresei laguntzeko 3,2 milioi euroko gastua egiteko baimena eman da. Helburua honako hauei bide ematea da:

  • Kooperatiba berrien ekintzailetza.
  • Haren lurralde-sustapen planifikatua.
  • Dagoeneko badauden eta zailtasunak jasaten ari diren enpresak finkatzea.
  • Aholkularitza tekniko berezia eskaintzea, krisi ekonomikoa gainditzeko.

Programa hau sendotu eta Covid-19aren ondoriozko krisi ekonomikoaren egoerara egokitu du Jaurlaritzak. Dagoeneko Gobernuaren laguntzak jasotzen dituzten eta krisi honen eraginpean dauden gizarte-ekonomiako enpresek kapital dirulaguntzak jasoko dituzte, finantza-egitura sendotzeko. Gainera, krisi honen espezifikotasunei buruzko aholkularitza bereziko bi ildo berri sartu dira. Gizarte-ekonomiako enpresei lehia-egoera hobetzeko diagnostiko espezializatuak prestatzen lagundu nahi zaie.

Krisi-uneetan, aukera-egoerak ere sortzen dira-eta, programa honek zailtasunak bizi dituzten enpresak sozietate kooperatibo bilakatu ahal izateko laguntza-ildo bat jaso du.

Albistea ikusi

Euskal enpresek berrikuntzarako laguntzak jaso ditzakete pandemiaren osteko eszenatokiari aurre egiteko

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • SPRI Taldearen “Innobideak” programak 3 milioi euroko aurrekontua du eta, ohiko ildoez gain, bere baitan hartzen ditu antolakundeen jarraipena definitzen laguntzeko talka-planak.

Albistea ikusi

Urdaibai Biosfera Erreserbak laguntza emango die Busturialdeko enpresei COVID-19a dela-eta ezarritako prebentzio-neurrietara egokitu ahal izateko

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Urdaibai-Busturialdeko zenbait erakunde elkarlanean ari dira, eskual-deko enpresa turistikoei normaltasun berrira egokitzen lagunduko dien gida praktiko bat egiten.
  • Gida horren bidez, azpisektore turistikoei lagundu nahi zaie pandemiak sortutako arriskua kudeatzen, kontingentzia-plan bat egiten eta bezeroei eman beharreko informazioa zehazten.

Albistea ikusi

Iñigo Urkullu lehendakariak 20 milioiko inbertsioa iragarri du Renove Programetan

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Lehendakaria Elkargoko mahai sozioekonomikoaren topaketako buru izan da.

Albistea ikusi

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman du Lanbidek 16 milioira arte pandemiaren ondorioz jarduera eten duten autonomoentzako laguntzen partida areagotzera

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, gaurko Gobernu kontseiluak zera aprobatu du: Lanbidek martxan duen Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzetarako partida areagotzea.

Albistea ikusi

ETE-ei, mikroETE-ei eta autonomoei finantza laguntza emateko programa 1.000m/€-raino handitzea onetsi du Eusko Jaurlaritzak

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Gobernu Kontseiluak onartu du enpresa txiki eta ertainei, mikroETEei eta autonomoei laguntzeko finantza programa handitzeari. Gauzatu beharreko maileguen kopurua 1.000M/€-raino helduko da, 6 hilabeteko likidezia eta zirkulagarriaren finantzaketa beharrei erantzuteko. Horrela, maileguen interesak eta abalen kostuak betetzeko 39,4M/€-ko diru-laguntzak eta konpromisozko kredituak sortzea baimendu da gaur. Konpromisozko kreditu horiek Eusko Jaurlaritzak hartuko ditu bere gain 2020. eta 2025. urteen artean.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro bideratuko ditu ardogintza, sagardo eta bertako garagardoaren sektoretara finantzaketarako tresna berri bat gisa

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Lankidetzarako lerroak zirkulatzailea arintzeko, merkaturatzeko kanal berriei laguntzeko eta krisi eszenatoki berrira egokitutako sustapen plan bat lantzeko izango dira nagusiki.

Albistea ikusi

Lanbidek 16 milioira arte areagotu du pandemiaren ondorioz jarduera eten duten autonomoentzako laguntzen partida, osora eusko jaurlaritzak 35,5 milioi euro bideratuko dituela

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Hasierako 3 milioi euroko aurrekontua boskoiztu egin da, eta beste 13 milioi gehiago daude
  • Izena eman zuten pertsonek ez dute berriro alta eman beharko; izan ere, deialdiak indarrean jarraituko du
  • Lanbidek 12.428 eskabide jaso ditu, eta 8.822 espedienteri eman die hasiera; haietatik, 453 ebatzi ditu guztiz

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak abian jarri dute industria-zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa

  • COVID-19 pandemiak eragindako egoeran, ekonomia garatzeko funtsezko elementutzat jotzen da zibersegurtasuna.
  • Gaur egungo egoera eta Eusko Jaurlaritzaren konpromiso irmoa direla eta, 2020ko hasierako aurrekontua 1.300.000€-raino handituko da.
  • Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta Zibersegurtasun Euskal Zentroaren (BCSC, ingelesezko sigletan) bitartez, abian jarri du Industria Zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak, –Euskadin ari diren 15 finantza erakundeekin eta Elkargirekin batera– ete-ei, mikroete-ei eta autonomoei finantza laguntza emateko 500 M/€-ko programa aktibatzea onetsi du

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Finantzaketa lerro horrek aipatutako enpresen eta autonomoen egiturazko gastu finkoei eman gura die estaldura, enpresa sarean duten garrantzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa dutela kontuan hartuta.

Albistea ikusi

Lanbideren laguntza-deialdi berria, autonomo eta enpresaburu indibidualentzako

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Laguntza horien jomuga COVID-19ak sortu duen osasun-krisia kudeatzeko xedearekin ezarri den alarma-egoeraren ondorioz beren jarduera eten duten norberaren konturako langileak edo langile autonomoak dira.

Albistea ikusi

Orain inoiz baino gehiago, oso ETEzaleak gara [COVID19-ETE laguntzak]

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • #OsoETEzaleakGara Arrazoi askorengatik, orain inoiz baino gehiago, oso ETEzaleak gara. Eusko Jaurlaritzak COVID19-ETE laguntzak atera ditu, gure ekonomiaren motorrak Euskadi bultzatu dezan. Informa zaitez hemen ?? https://labur.eus/ETEneurriak

Bideoa ikusi

COVID 19ren inguruko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren neurriak

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak enpresa txiki eta ertainei zuzendutako neurriak ezarri ditu, bi jarduera-ildotan banatuta, guztiak premiazkoak.

Neurri-bloke bat, Covid19 Aparteko Funtsaren estaldura izango duena, eta beste neurri-bloke bat, sailean bertan eta Spri taldean dauden eta Euskadiko enpresa-ehuna dagoen larrialdi-egoerarako egokiak diren programen ezohiko kudeaketaren bidez egingo dena.

Guztira, 45.415.000 euro bideratuko dira, premiazko izaeraz, ETEetan teknologia eta telelana prest jartzea errazteko; koronabirusa arintzen lagunduko duen premiazko ikerketa egiteko; industriako eta elikaduraren sektoreko ETEei zeharkako finantzaketa emateko; Covid19k eragindako krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntza-lerro berri bat; eta elikadirura produktuen soberakinak kudeatzeko programa berri baterako.

Albistea ikusi

Gizarte-laguntzak

Gobernuak 1.000.000 euro bideratu ditu beste laguntza-lerro batera, Covid 1919aren krisiaren eraginpean dauden gizarte-ekonomiako enpresa txikiei zuzenduta (Gobernu Bilera 2020-07-14)

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Gobernu Kontseiluak María Jesús San José Lan eta Justiziako Sailburuaren Agindua onetsi du; haren bidez, COVID 19aren ondoriozko krisiaren eraginpean dauden Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresa txikiak (lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak) diruz laguntzeko aparteko beste laguntza-lerro bat deitzen eta arautzen da.

Albistea ikusi

ABEEE baxuenak osatzeko laguntzak eskatzeko epea hurrengo asteartean hasiko da, inprimaki online erraz baten bitartez

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Inprimaki online erraz hau izango da bide bakarra eskabidea egiteko

Albistea ikusi

LANBIDEK sei milioi euro bideratu ditu enplegu-zentro berezietako eta laneratzeko enpresetako lanpostuak mantentzera (Gobernu Bilera 2020-06-30)

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Hala, Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzak bi kolektiboetako inklusio-kota altuei eustea dute helburu
  • Lanbidek langabeziagatiko prestazioen osagarria edo aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa lagunduko du diruz

Albistea ikusi

ABEEE baxuenak osatzeko laguntzak eskatzeko inprimaki erraza bete beharko da, online, uztaileko bigarren hamabostalditik aurrera

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak aparteko laguntzen deialdia onetsi du gaur
  • Eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da.

Albistea ikusi

Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek bat egin dute Euskadin merkataritza eta turismoa suspertzeko, koronabirusaren krisiaren ostean

Merkataritza eta turismoa

  • Gobernuak 15,5 milioi euroko inbertsioa onartu du Covid-19ren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako funts bat sortzeko.

Albistea ikusi

Novia Salcedok gazte-enplegua suspertzeko eta ikasketak amaitu berri dituzten 1.000 gradudun lan-merkatuan sartzeko plana jarri du abian Eusko Jaurlaritzaren babesarekin

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Novia Salcedo fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntzarekin besteak beste, programa bat jarri du abian, Euskadiko gazteen kontratazioa sustatzeko eta gazte-enplegua suspertzeko, pandemiaren eta krisi ekonomikoaren kalteak bereziki jasan dituen kolektiboa baita. Helburuek aurreikusten dute gutxienez ordaindutako 200 beka sortzea berehala, lan-bekez bestelakoak, bai eta lehen enplegua izateko aukera ematea ere, urtea amaitu aurretik, ikasturte honetan ikasketak amaitzen dituzten 10.000 gradudunetatik 1.000 gazte baino gehiagori.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente baxuenak osatuko ditu

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • 150 euro edo 100 euro ordainduko dizkie, kontratuaren partzialtasunaren arabera, 20.000 euro baino gutxiagoko oinarri arautzailea dutenei.
  • Neurri horren bidez, Jaurlaritzak bere gain hartzen du errenta baxuenak dituztenen soldata-murrizketak arintzeko ahaleginaren zati bat, Urkullu Lehendakariak iragarri bezala.
  • Neurri hori Jaurlaritzak eta Elkarrizketa Sozialerako Mahaian dauden Langile Batzordeak eta UGT sindikatuek eta Confebask adostu dute.

Albistea ikusi

Lanbidek handitu egin du irakaskuntza araututik kanpo geratzen diren trebakuntzarik gabeko gazteentzako prestakuntza-ekintzen eskaintza

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Ekintza horiek egiteko 2020-2022 aldirako dirulaguntzen deialdia onetsi du, eta ibilbide bat gehiago gehitu du.
  • DBH amaitu ez duten 16 eta 25 urte bitarteko pertsonek lan-mundura trantsizio arrakastatsua izatea du helburu.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak Betirako programa jarri du martxan, covid-19aren ondorioz hurbileko pertsonak galdu dituztenen doluan arreta emateko programa

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Betirako programa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du; doako zerbitzua da eta psikologiako profesionalek ematen dute arreta
  • 900 908 744 telefonoaren eta &fAwww.betirako.org; webgunearen bidez, 400 familia baino gehiagori lagundu ahal izatea aurreikusten da
  • Betirako Bazterketaren aurkako Funtsaren bidez garatutako hamar bat ekimenen artean dago, eta 303.000 euroko zuzkidura du
  • Zerbitzuak adin guztietako pertsonei ematen die arreta, eta familiarteko eta profesionalei bideratuta dago, dolu traumatikoaren konplikazioak prebenitzeko

Albistea ikusi

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera indarrean sartzeak ez du eraginik izango DSBE-aren onuradunen egoeran

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • 20.000 titular inguru, pentsiodunak eta erresidentzia gabeko emigranteak bezala, ez dute BGDS jasoko baina bai Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta
  • Espainiako Gobernuak konpromisoa hartu du Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren bilera egiteko, besteak beste transferentzia horren alderdi ekonomikoen zehaztapenean aurrera egiteko
  • Beatriz Artolazabalek adierazi du negoziazio hau ez dela “aurrezki ikuspuntutik planteatu”
  • Sailburuak Euskadiko berme-errentaren hiru hamarkadetako esperientzia nabarmendu du, arau berria “hobetzeko” balio izan baitu

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak 900 milioi eurotan handitu ahal izango ditu bere kreditu lerroak

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Gobernu Kontseiluak Jaurlaritzaren kreditu lerroak 900 milioi eurotan handitzeko baimena eman du gaur, 2020. urteari modu egokian aurre egiteko diru-zaintza mailei eutsi ahal izateko, horrela, COVID 19aren krisiak eragin dituen gastu behar gehigarri eta ekarpenen murrizketa guztiei erantzun ahal izateko.

Albistea ikusi

Lanbideko bulegoek ekainaren 1ean ekingo diote berriro arreta presentzialari, baina lanbidek jarraituko du komunikazio telematikoa sustatzen eta bultzatzen

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Datorren ekainaren 1etik aurrera, astelehenetik aurrera, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoek berriro ekingo diote jendeari arreta emateko zerbitzuari. Horretarako, Lanbideko erabiltzaile eta langileen osasuna babesten duten neurriak sustatuko dira.

Albistea ikusi

LANBIDEren enplegurako prestakuntza-ikastaroen aurrez aurreko prestakuntza-jarduera mailaka itzuliko da maiatzaren 25etik aurrera

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak atea ireki du enplegurako prestakuntza-ikastaroetan prestakuntza-jarduera presentzialari berriro ekiteko. Hala, 140 prestakuntza-zentro laguntzaileei jakinarazi die klase presentzialekin berriro hasi ahalko direla, erakundeak berak ezarritako jarraibide batzuen arabera.

Albistea ikusi

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bost urteko jauzi teknologikoa eman du bere modernizazio-prozesuan

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bost urteko jauzi teknologikoa eman du bere modernizazio-prozesuan. Osasun-krisiaren ondorioz, arreta presentzial guztia bide telematikora egokitzeko derrigortasunak nabarmen bultzatu du haren modernizazio-prozesua eta, hala, bost urte barrurako aurreikusten ziren helburuak betetzea.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak bost ekimen aprobatu ditu Covid-19ak eragindako edo okertutako pobrezia egoerei aurre egiteko

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Programa hauek Beatriz Artolazabal sailburuak aurkeztu zituen duela gutxi eta Jaurlaritzak abian jarri duen 10 milioiko funtsaren barne daude. 000 pertsonei eragingo diela kalkulatzen da
  • Berrogeita hamar gizarte-erakunde inguru, 200 profesional eta mila boluntariok Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean jardungo dute, pandemiak eragindako pobreziari erantzuteko

Albistea ikusi

Hamar mila pertsona baino gehiago Eusko Jaurlaritzak abiaraziko dituen bazterketaren aurkako borrokarako hamar programaren onuradun izango dira

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Berrogeita hamar gizarte-erakunde inguru, 200 profesional eta mila boluntariok Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean jardungo dute, pandemiak eragindako pobreziari erantzuteko
  • Funts horren bidez, honako egoera hauetan dauden pertsonei lagundu nahi zaie, besteak beste: etxegabeak; bazterketa-egoeran egon eta egoitza-zentroetan arreta jasotzen dutenak; adinekoak; gaixotasun mentala edo adikzioak dituzten pertsonak; haur kalteberak
  • “Programa horien bidez, berehala erantzun nahi zaie ustekabeko eta premiazko beharrei edo pandemia azaleratu dutenei”, esan du Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak

Albistea ikusi

Koronabirusak eraginda kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden errentariei etxebizitza libreen alokairua ordaintzeko laguntzak ematea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Gobernu Kontseiluak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriolaren Agindua onartu du. Agindu horren bidez, COVID-19aren krisiaren ondorioz kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden Euskal Autonomia Erkidegoko alokairu libreko etxebizitza parkeko errentariei laguntza zuzenak ematea arautzen da.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak covid-19 birusari buruzko informazioa indartu du sare sozialetan, eta sei hizkuntzatan eskaintzen du EAE-n bizi diren etorkinentzat

  • Facebook bidez eskura daiteke, Adi Covid profilean, biltzen.org webgunea eta Eusko Jaurlaritzaren Osakidetzako komunikazio-kanal zentralizatuan
  • Integraziorako eta Kulturen Arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak sustatuko laguntza-ekimena dagoeneko bi mila pertsonarengana baino gehiagorengana iritsi da
  • Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politiketako Sailaren mendeko Biltzen zerbitzuak, halaber, gaur egungo osasun-krisian gaitutako premiazko bizitegi-baliabideak kudeatzen laguntzen du

Albistea ikusi

Lanbidek lehentasuna eman die Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren eskaera berrien tramitazioei eta berriz hasteei, prestazioak kobratzeko itxaronaldiak murrizte aldera

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak lehentasuna eman die Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eskaera berrien tramitazioei eta berriz hasteei, azken asteetan prestazioa kobratzeko sortzen ari diren itxaronaldiak minimizatze aldera. Aurrez aurreko arreta bertan behera uzteak eragindako egoeraren aurrean, Lanbidek erabaki du prestazioen hartzaileek dagokien errenta kobratzen jarraitu ahal izatea, Etxebizitzako Prestazio Osagarria barne, halakorik dagoenean. Era berean, bertan behera utzi dira ez-betetzeen ondorioz hasitako etete-prozesu guztiak.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak kontsultarako atari bat ireki du osasun-krisialdian aktibatu diren gizarte-laguntzei buruz

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien eta estatuaren laguntza guztiak kontsultatzeko bilatzaile exhaustibo bat da.
  • Atari berria herritarrei eta gizarte-zerbitzuen eta EAEko hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzentzen zaie.
  • Bilatzailea Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du SIIS Dokumentazio eta Azterketa Zentroarekin lankidetzan, eta helbide hauexetan kontsulta daiteke: www.covid19laguntzak.siis.net, gaztelaniarako; www.covid19laguntzak.siis.net/eu, euskararako. Eskueran dago, halaber, www.euskadi.eus webgunean

Albistea ikusi

BetiON telelaguntza-zerbitzuak erabiltzaileentzako arreta indartu du doako 900 linea batekin

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Neurriak eskaera berriei eragiten die, eskatzen duten adineko pertsona guztiei etxean gailua jarri arte zerbitzua bermatzeko.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euro gehiago onartu ditu Gizarte Larrialdietako Laguntzetarako

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Gobernu Kontseiluak gaur onartu duenez, 16 milioi euro gehiago bideratuko dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Gizarte-larrialdietarako Laguntzentzako (GLL) aurreikusia duen zuzkidurara. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 43,5 milioi euro emango dizkie, guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletxeei.

Albistea ikusi

Lanbidek laguntza-deialdi bat abiarazi du, udaletxeek gazte langabeak kontrata ditzaten

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Lanbidek Euskadiko udal tokiko erakundeei emango zaizkien laguntzen arauak zehaztu ditu, aipatu erakundeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazte Bermearen Sisteman izena emanda duten gazte langabeak kontrata ditzaten. Neurri honen xedea da beren enplegagarritasuna sustatzea, eskuratuko duten eskarmentu profesionalaren bitartez.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak 100.000 euro esleitu dizkio Gurutze Gorriari, premia biziko ondasunak hornitzen jarrai dezan Guztion Artean sarearen bitartez

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • 100.000 euroko zuzkidura esleitu dio Gurutzeko Gorriari, Gobernuak berak sustatu duen Guztion Artean sarearen bitartez artatzen diren pertsonei premia biziko ondasunak ematen jarrai dezan.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak etxeko eta laneko eginkizunak bateragarri egiteko laguntzak onartu ditu. Berrogeialdi-egoerarako sorturiko ildo-berriak sartu dira

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Euskadin azken bi hamarkadetan eman diren laguntza hauek finantzazio-ildo berriak aurreikusi dituzte. Horietako zenbait alarma-egoerak euskal etxetan sortu dituen arazoetarako sortu dira bereziki.

Albistea ikusi

KZgunea sareak telelaguntza-zerbitzua eskaintzen du, konfinamendu-garaian arrakala digitala gainditu ahal izateko

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko zalantzak argitzeko interesa dutenek KZgunea sareko zentroetan telefonoz edo posta elektronikoz egin dezakete kontsulta.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak malgutu egingo du genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako ‘ordainketa bakarreko’ laguntza ekonomikoak eskuratzeko aukera

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak erraztu egingo du laguntza horren kudeaketa telematikoki egiteko aukera Covid-19ak eragindako osasun-krisiak dirauen artean

Albistea ikusi

Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketak aurreratuko ditu, familiarik pobretuenei likidezia emateko

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Apirilaren 30a baino lehen berritu beharreko enplegu-eskaintza guztiak automatikoki eta ofizioz berrituko dira
  • Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak galde-sorta elektroniko bat sortu du bere webgunean (www.lanbide.euskadi.eus), enpleguaren eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskarien alta berriak egikaritu ahal izateko eta, era horretan, ekintza horiek egin behar dituzten erabiltzaileei administrazio-izapideak errazteko.

Albistea ikusi

Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketak aurreratuko ditu, familiarik pobretuenei likidezia emateko

Laguntza horren hartzaileek martxoaren 27an, ostirala, jasoko dute beranduenez

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kobrantzak aurreratuko dizkie hilabete honetan, salbuespen gisa, 52.000 hartzaileri baino gehiagori. Laguntza hori ohi bezala hileko azken egunean kobratu ordez, hartzaileek ostiral honetan jasoko dituzte, beranduenez, dagozkien zenbatekoak; hau da, gutxienez bost egunetan aurreratuko da ordainketa.

Albistea ikusi

Lanbidek laguntza-ildo bat sortu du autonomoentzat eta enpresaburu indibidualentzat

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Diru-laguntza horiek pertsona horien kotizazioak eta errentamenduak ordaintzera bideratuko dira
  • Euskal Enplegu Zerbitzuak 3 milioi euro bideratuko ditu

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak sortutako eta enpresaburu indibidualei eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntzen programa berri bati. Laguntza-ildo horren bidez, Gizarte Segurantzarako kotizazioen gastuetarako eta alokairu-errentetarako diru-laguntzak emango dira.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak kolektiborik kalteberenei eta familiei zuzendutako gizarte-laguntza berriak onartu ditu

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Gizarte-larrialdietarako laguntzen aurrekontua 16 milioi eurotan gehitu du
  • 10 milioi euroko funts berri bat sortu du bazterketa-arriskuan edo bazterketa-egoeran dauden pertsonei laguntzeko eta haurren pobreziari aurre egiteko
  • Kontziliaziorako laguntzak egokitu eta handitu ditu, haurrak kargura eta/edo Koronabirusarekin dauden pertsonak dituzten familiei laguntzeko, 15 milioi bideratuz

Albistea ikusi

Diru-laguntzak

ETEentzako laguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten

Merkataritza eta turismoa

  • Pilotu programak kostuen % 51erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu

Albistea ikusi

8,6 milioi arrantzaren sektoreko eta sektore akuikolako berrikuntzan, iraunkortasunean eta giza kapitalaren sustapenean laguntzeko (Gobernu Bilera 2020-07-21)

Merkataritza eta turismoa

  • Belaunaldi erreleboan jarri dute fokua da arrantzaren sektorerako eta sektore akuikolarako laguntzek, hori baita sektorearen erronka nagusietakoa
  • Kontseilu berean onartu dira nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarte edo erakundeak sortzeko emango diren 400.000 euroren laguntzak

Albistea ikusi

Gobernuak 1.000.000 euro bideratu ditu beste laguntza-lerro batera, Covid 1919aren krisiaren eraginpean dauden gizarte-ekonomiako enpresa txikiei zuzenduta (Gobernu Bilera 2020-07-14)

Merkataritza eta turismoa

  • Gobernu Kontseiluak María Jesús San José Lan eta Justiziako Sailburuaren Agindua onetsi du; haren bidez, COVID 19aren ondoriozko krisiaren eraginpean dauden Euskadiko gizarte-ekonomiako enpresa txikiak (lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak) diruz laguntzeko aparteko beste laguntza-lerro bat deitzen eta arautzen da.

Albistea ikusi

Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek bat egin dute Euskadin merkataritza eta turismoa suspertzeko, koronabirusaren krisiaren ostean

Merkataritza eta turismoa

  • Gobernuak 15,5 milioi euroko inbertsioa onartu du Covid-19ren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako funts bat sortzeko.

Albistea ikusi

Iñigo Urkullu lehendakariak 20 milioiko inbertsioa iragarri du Renove Programetan

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Lehendakaria Elkargoko mahai sozioekonomikoaren topaketako buru izan da.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak 900 milioi eurotan handitu ahal izango ditu bere kreditu lerroak

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Gobernu Kontseiluak Jaurlaritzaren kreditu lerroak 900 milioi eurotan handitzeko baimena eman du gaur, 2020. urteari modu egokian aurre egiteko diru-zaintza mailei eutsi ahal izateko, horrela, COVID 19aren krisiak eragin dituen gastu behar gehigarri eta ekarpenen murrizketa guztiei erantzun ahal izateko.

Albistea ikusi

Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri dute 'Kulturako profesionalei laguntzeko programa', 2,5 milioi bideratuz kultur sektoreetako langileei laguntzera

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

  • Baldintzak betetzen dituzten kultur langileek aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren% 70 jaso ahal izango dute.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak ez ohiko premiazko neurriak ezarri ditu kontratazio publikoan, enpleguei eusteko

Ogasun eta Ekonomia Sailak, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren bitartez, kontratazio publiko arloko zenbait jarraibide ezarri ditu COVID-19aren ondorioak arintzeko eta ekonomian eta gizartean dituen eraginei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzak, kontratazio publikoari dagokionez duen helburu nagusia langileak eta horien enpleguak babestea da.

Horrela, kontratazio publikoan bi egoera ematen dira:

  1. Ematen jarraitu daitezkeen zerbitzuak: argi dagoenez, kontratu horiek indarrean jarraituko dute.
  2. Ematen jarraitu EZIN daitezkeen zerbitzuak: Kasu horietan kontratua eten egin beharko da eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzak kalte-ordaina eman ahal izango die enpresa kontratistei, haien eskaria jaso eta kontratistak 4 alderditan bere errealitatea, eraginkortasuna eta zenbatekoak era sinesgarrian egiaztatu eta gero:
  3. Soldaten kostuak (soldatak eta gizarte segurantzako kotizazioak) kontratuaren egikaritzearen etetea altxatu arte.
  4. Behin betiko bermeari eusteko gastuak, kontratua etenda dagoen epealdiari dagozkionak.
  5. Alokairuen gastuak edo makineriaren, instalazioen eta ekipoen mantentze-lanen kostuak, kontratua etenda dagoen epealdiari dagozkionak, horiek beste helburu batzuetarako erabili ezin badira.
  6. Pleguan aurreikusita dauden eta kontratuaren xedeari lotuta dauden aseguru polizen gastuak, kontratistak sinatu baditu eta kontratua eteteko unean indarrean badaude.

Enpresa kontratatzaileek dagozkien kontratazio organoetara bideratu beharko dituzte euren eskariak.

Albistea ikusi

COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun larrialdi adierazpenarekin erlazionatutako aurrekontu neurriak

Ayudas económicas del Gobierno Vasco frente al Coronavirus COVID-19

Gobernu Kontseiluak premiazko zenbait neurri onetsi ditu gaur, Covid-19aren pandemiak Euskadin izango dituen eragin ekonomiko izugarriak ahal den neurrian arintzeko. Xedea berehala erantzutea da, Eusko Jaurlaritzak bere esku dituen ekonomia eta giza baliabide guztiak krisi hau gainditzeko mahai gainean jarriko dituela bermatuz.

Albistea ikusi

Azken aldaketako data: