Kultura eta hitzuntza politika
Eusko Jaurlaritzak kultura arloko langileei zuzendutako aholkularitza zerbitzuak 520 kontsulta baino gehiago jaso ditu apirilean abian jarri zenetik
- Azken asteotan, zalantza gehienak lotuta daude Sailak kultur sektoreko mikroenpresentzako abian jarritako diru-laguntza deialdiarekin; laguntza horiek eskatzeko epea ostegunean amaituko da.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 'Dena hasten da liburu-dendan' kanpaina jarri du abian, gaur ospatzen den Liburuaren Eguna dela eta
- Eusko Jaurlaritzak 2,4 milioi euro inbertituko ditu aurten liburuen, irakurketen eta literaturaren arloa laguntzen, diru-laguntza deialdi irekien bidez, iaz baino 300.000 euro gehiago.
eLiburutegiak hirukoiztu egin du mailegu-kopurua aurtengo lehen seihilekoan, iazko aldi berarekin alderatuta
- Martxoan dekretatu zen konfinamenduaren eta ondoko egoeraren ondorioz, sei hilean 91.8881 liburu digital eman dira maileguan, 2019an baino 23.000 gehiago.
- Apirilean erregistratu dira inoiz baino mailegu gehiago, proiektu hau duela ia sei urte abian jarri zenetik.
Bingen Zupiria sailburuak parte hartu du Gasteizko Jazzaldiaren aurkezpenean
- Bingen Zupiria sailburuak parte hartu du Gasteizko Jazzaldiaren aurkezpenean
Euskal Wikilarion Kultura Elkarteak gure herria hobeto ezagutzeko hainbat ekimen sustatu ditu Euskarazko Wikipedian, tartean ‘Euskal Herriko Bidaia Gida’ irekia
- Gida horretaz aparte, argazki lehiaketa bat eta bisita zein ibilbideak egingo dituzte, uda honetan herritar gehienak ez direla urrutira joango aprobetxatuta.
- Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Euskarazko Wikipedia hobetzeko sinatutako hitzarmenaren baitan kokatzen da ekimena.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euroko laguntza sorta bat jarri du abian kultura-sektorea laguntzeko, alarma-egoera eta osasun-larrialdiaren ondorioak direla eta
- Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euroko laguntza sorta bat aurkeztu du, gaur goizean, kultura-sektorea laguntzeko Covid-19ak sortutako alarma-egoeraren eta bizi izan den osasun-larrialdiaren ondorioen aurrean.
- Laguntza multzo horrek bi ardatz ditu. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak kultura-sektoreko mikroETEentzako diru-laguntza deialdi berri bat jarriko du abian hurrengo egunetan, enpresen gastu finkoak edo egiturakoak arintzen laguntzeko, 2 milioi euroko aurrekontu batez. Bestetik, Sailak bost laguntza lerro jarriko ditu martxan, guztira 645.000 euroko aurrekontua dutenak, bost arlotan eragiteko: liburugintza, ilustrazioa, zinema-ekoizpena, arte plastikoen sorkuntza eta musika-ondarearen katalogazioa-digitalizazioa.
Eusko Jaurlaritzak abian jarritako kultur eragileentzako aholkularitza zerbitzuak 461 kontsulta jaso ditu hilabetean
- Kontsulta gehien izan dituen sektoreak antzerkiarena (153), ikus-entzunezkoena (146) eta musikarena (125) izan dira.
Eusko Jaurlaritzak erabaki du 'Kulturako langileentzako programa'-ren bidezko laguntzak eskatzeko epea luzatzea
- Eusko Jaurlaritzak erabaki du 'Kulturako langileentzako programa'-ren bidezko laguntzak eskatzeko epea luzatzea. Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako deialdi honetara aurkezteko epea maiatzaren 12an hasi zen (deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean) eta datorren astelehenean, hilak 25, amaitu behar zen. Orain, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Lanbidek erabakitako 5 laneguneko luzapenari esker, epea ekainaren 1era arte luzatuko da.
Kulturaren Euskal Behatokiaren txosten batek dioenez, kultura-arloko agenteek aurreikusi dute urteko diru-sarrerak Covid-19a hedatu aurretik espero zituztenak baino % 40,8 txikiagoak izango direla
- Eusko Jaurlaritzaren mendeko Kulturaren Euskal Behatokiaren azken azterlanaren arabera, kultura-arloko agenteek aurreikusi dute urteko diru-sarrerak Covid-19a hedatu aurretik espero zituztenak baino % 40,8 txikiagoak izango direla. Agenteek ikerketa horretan bertan gaineratu dutenez, jarduera % 82,6ko proportzioan murriztu da, kultura-enpresen barne-jarduerari baino ezin izan baitzaio eutsi.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean, Covid 19ak sortutako egoeraren aurrean zuzentzen duen Sailak hartutako neurriak azaltzeko
- Sailak hala eskatuta, bultzatutako laguntza-ildoak azaldu ditu, bai eta kulturaren, hizkuntza-politikaren eta kirolaren arloetako egoera arintzeko beste ekimen batzuk ere.
HABEk ekainaren 12an ekingo dio euskara mailak egiaztatzeko prozesuari, azterketak Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioz atzeratu ostean
- Deialdi irekiaren kasuan, probak uztailaren 21era arte luzatuko dira, eta euskaltegietan konbalidatzen ez diren proba guztiak BECen egingo dira
EHAAk gaur argitaratu ditu kultura arloko profesionalentzako laguntzak, Alarma Estatuaren adierazpenaren ondorioz jarduerak bertan behera utzi behar izan dituztenei zuzendurik
- Interesdunek bihartik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, 10 egun baliodunetan.
- Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du, Lanbideren bitartez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin lankidetzan, eta 2,5 milioi euroko aurrekontua izango du.
Eusko Jaurlaritzak proposatu du Euskadiko uda kulturala ekainaren 1ean hastea
¡
- Iñigo Urkullu Lehendakariak proposamen bat aurkeztu die hiru diputatu nagusiei, hiriburuetako alkateei eta Eudeli, udan kultura-ekitaldiak, jai-ekitaldiak eta bestelako jarduera soziokulturalak antolatzeko eta garatzeko irizpide zehatzak jasotzen dituena.
Eusko Jaurlaritzak kulturako profesionalentzako deialdia onartu du, helburu duena profesional horiek laguntzea beren ohiko jarduera bertan behera geratu bada Alarma Egoeraren ondorioz
- Arau orokor gisa, laguntzaren hileko zenbatekoa 2019ko dirusarrera garbien hileko batezbestekoaren % 70aren baliokide izango da; gehienez ere 1.200 euro jaso ahal izango dira hilean.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aholkularitza pertsonalizatua eta bi gida jarri ditu kultur langile eta eragileen eskura, Covid 19aren krisiari aurre egiteko neurrien inguruko informazio eskainiz
- Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kultur arloko langileei zuzendutako aholkularitza zerbitzua jarri du martxan aste honetan. Zerbitzu honen helburua da Covid 19 birusak eragindako krisiaren ondorioz abian jarritako neurriei buruzko informazio guztia helaraztea interesa eduki dezaketen guztiei. Kulturklik Pro plataformaren bitartez bideratzen da zerbitzua eta funtsezko bi tresna eskaintzen ditu: aholkularitza pertsonalizatua eta, horrekin batera, kultur sektore desberdinetako profesional eta eragileei zuzendutako bi gida.
Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak abian jarri dute 'Kulturako profesionalei laguntzeko programa', 2,5 milioi bideratuz kultur sektoreetako langileei laguntzera
- Baldintzak betetzen dituzten kultur langileek aurreko urteko Errenta aitorpenean aitortutako diru-sarrera garbien hileko batez bestekoaren% 70 jaso ahal izango dute.
Kultura Sustatu: COVID-19 Salbuespenezko neurriak
- COVID-19ren pandemiak eragin duen gizarte-larrialdiko egoera kulturaren esparruan izaten ari den eta izango dituen ondorio dramatikoak eragiten ari da.
- Sailaren berezko eskumenen esparruan, diru-laguntzen aginduak arautzen dituzten arauak malgutzeko lanean ari gara, arau horiek egoera berrira egokituz. Kultura-sorkuntzara bideratutako laguntzen deialdi konkurrenteei eusten saiatuko gara, sortzaile eta ekoizleei laguntzeko faktore erabakigarria baitira. Haiek gabe, ezin da kultur eskaintzarik egon.
- Era berean, gogorarazi nahi dugu diru-laguntzen aginduei buruzko administrazio-izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez egin daitezkeela.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sarbidea erraztuko die herritar guztiei eLiburutegia erabili ahal dezaten, Estatuko liburutegi digitalik handiena eskura jarriz
- Eskatzen duen orok pasahitza jasoko du liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez.
Eusko Jaurlaritzak eta Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak Konsoni Lantegiko bisitak egokitzea erabaki dute, eta sare sozialen bitartez eskainiko dute informazio kualifikatua industria-ondareari buruz
- Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak (AVPIOP-IOHLEE) erabaki dute Konsoni Lantegira egin ohi diren bisita gidatuak egokitzea, eta informazio hori, ahal den neurrian, sare sozialen bitartez eskainiko dute. Erabaki horren arrazoiak Euskadiko Herri Babeseko Planaren aktibazioa eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratu zuen larrialdi-egoera dira.
HABEk euskara-mailak egiaztatzeko deialdietarako matrikulazio-aldia atzeratzea erabaki du
- HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Euskal Erakundeak matrikulazio-aldia atzeratzea erabaki du erakunde autonomoak berak 2020an egin beharreko euskara-mailak egiaztatzeko deialdien kasuan, aurkako ebazpenik ematen ez den bitartean. Erabakia hartu da Euskadiko Babes Zibileko Planaren eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz.
- Eusko Jaurlaritzak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegien aurrez aurreko jarduera etetea
Eusko Jaurlaritzak gaur erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi publiko zein pribatuetako aurrez aurreko jarduera etetea, COVID-19aren kutsatzeak eta hedapena saihesteko asmoz. Beraz, erabaki berririk hartu bitartean, etenda geldituko da euskaltegietako aurrez aurreko ikas-jardun oro.
Azken aldaketako data: