Industria
COVID-19 larrialdiko laguntzak enpresa txiki eta ertainentzat
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak bilera-erronda hasi du Euskadiko gizarte-eragile nagusiekin
- Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak bihar hasiko ditu gizarte-eragileekin egingo diren aldebiko lehen topaketak.
Ibilgailuak nahitaezko azterketa teknikora aurkezteko epeak, alarma-egoerak ezarritako luzapenen arabera
- Ibilgailuak nahitaezko azterketa teknikora aurkezteko epeak, alarma-egoerak ezarritako luzapenen arabera
Eusko Jaurlaritzak COVID19-aren aurkako txertoaren inguruan ikertzeko eta ekoizteko proiektuan parte hartzen du, Harvard-ekin eta Viralgen enpresarekin batera
- Eusko Jaurlaritza ekoizpen hori Euskadin posible izateko nazioarteko proiektuaren partnerra da
- VIRALGEN Vector Core terapia genikorako bektore birikoak egiten espezializatuta dagoen enpresa da; bigarren instalazioa eraikitzen ari da Donostian eta hura txerto horren ekoizpenerako baliatuko da
- Tapiak nabarmendu du Harvardek txertoan aurrera egitean, Euskadi prest egongo dela aukera hori bere gain hartzeko, “osasun-, gizarte- eta enpresa-arloko lehen mailako aurrerapena” baita
- Harvardek VIRALGEN aukeratu du bazkide gisa, bere moldakortasunagatik eta teknologia hori ekoizteko duen gaitasunagatik, eta espero du txertoa gizakietan aurtengo udazkenean probatzen hasi ahal izatea
Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du (Gobernu Bilera 2020-05-19)
- Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako maskarak produzitzeko ahalmena handitu du ildo berriak zabalduz
- Herritarrek oro har erabiltzeko maskara kirurgikoak, eta profesionalek erabiltzeko FFP2 eta FFP3 maskarak egiteko makineria erosteko 582.876,67 euroko dirulaguntza emango du
- Nueva Sibol enpresak produkzio-ahalmena hirukoiztuko du eta Bexen enpresak egun duen produkzioa bikoiztuko du. Bi enpresa horiek, datozen sei hilabeteetan, goi-mailako babesa ematen duten 10 milioi maskara eta 120 milioi maskara kirurgiko bermatuko dituzte
Teknologi Parkeen Sareko “bio” sektoreak Covid-19aren aurkako borrokaren zerbitzura jarri du bere jakintza
- Arnasgailuen sorkuntza gehiago aztertzea eta birusa detektatzeko gaitasuna handitzea funtsezkoak dira datozen asteetan iritsiko diren eszenatokiei aurre egiteko
Larrialdiaren ondorengo eszenatokia prestatzea eta Covid-19a diagnostikatzeko alternatibak bilatzea, horra Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko enpresek eta teknologia-zentroek erdietsi nahi dituzten helburuak
- Sarea proiektutan koordinatzen ari da, osasun larrialdiak sortutako premiei aurre egiteko emaitzak lortzeko.
- Vicomtech, Ikerlan eta Ikusi bezalako enpresak lanean ari dira sektore publikoari eta pribatuari itxialdiaren ondorengo eszenatokietan lagunduko dieten konponbide teknologikoak sortzeko.
EOsalanek helburu du aholkularitza ematea COVID-19ren prebentzioari buruz
- Sailak egindako gidan, langileen osasuna bermatzeko jardun behar duten eragile guztien eginkizunak eta erantzukizunak jasotzen dira; bestela esanda, enpresaburuek lantokietan ezarri behar dituzten antolakuntzako, taldeko eta banakako prebentzio-neurriak, langileen ordezkarien eta prebentzio-zerbitzuen parte-hartzearekin.
Eusko Jaurlaritzak segurtasun-neurriak zorrozteko beharra berretsi du, eta euskal industriak sektore sozio-sanitarioarekin duen konpromisoa eskertu du
- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak enpresei bidalitako azalpen-oharraren ondoren, industria-jardueraren zati txiki bat funtsezko sektoretzat jotako sektoreetan mantentzen da, baita funtsezkoena bermatzeko ezinbestekotzat jotako jardueretan ere. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailak bidalitako Segurtasun eta Osasun Protokoloa zorrotz betetzeko deia egiten du, Osasun Sailak eta Osalanek gomendatutako neurriekin.
Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko enpresek eta teknologia-zentroek bat egin dute Covid-19aren aurkako konponbideen bilaketarekin
- Hasi bio-osasunaren sektoretik eta fabrikazio gehigarrian (3D) espezializatutako enpresetaraino, denak ari dira buru-belarri osasun sektoreari lagundu beharrez.
- Antolakundeak elkarlanean dabiltza sinergiak sortzeko eta zenbait produktu eta lehengai aurkitzeko dauden zailtasunak konpentsatzeko.
BIND 4.0ren startup-ek COVID-19ren aurkako borrokan parte hartzen dute
- Pandemiaren kalteak eteteko soluzio berritzaileak eskaintzen dituzte eta euren teknologia egokitzen dute krisiaren aurkako borrokan laguntzeko
BIngurumen Sailak 1,67 milioi euro bideratuko ditu ekonomia zirkularra Euskadiko industrian bultzatzera
- Ekonomia zirkularraren alorrean bereziki berritzaileak diren 36 proiektu industrialek jaso dituzte Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren laguntzak.
- 2016az geroztik, Ingurumen Sailak 4 milioi euro bideratu ditu 118 proiektu zirkular 57 euskal enpresatan gauzatzera.
Industriarako eta elikadurarako Covid-19 koronabirusaren aurkako jarduera-protokoloak
- Langileen osasuna ahalik eta gehien babesteak bateragarria izan behar du ekoizpen-jarduerari eustearekin, nahiz eta maila murritzetan izan; izan ere, pandemia gainditu ondoren, hazkunde ekonomikora itzultzea eta enplegua sortzea ahalik eta modu azkarren eta eraginkorrenean egin ahal izatea da azken helburua. Horretarako, ezinbestekoa da jarduera-protokolo industrial argi eta erraz bat ezartzea, zorrotz bete dadin. INDUSTRIARAKO CORONAVIRUSEN AURKAKO JARDUERA-PROTOKOLOA (SARS-CoV-2)
- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Elikadura Balio Katearen eskura jarri du KORONABIRUSARI (SARS-CoV-2) AURRE EGITEKO JARDUKETA PROTOKOLOA ezartzeko kontsulten zerbitzu teknikoa. Protokolo hori ARRANTZA ONTZI, NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA USTIATEGI ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIETARAKO da.
Euskal industriak oraindik neurtu ezinezko epe laburreko edo luzeko afekzio globala aurreikusten du, nahiz eta bere ekoizpena oraindik mantentzen den
- Egoera aldatu egiten da, sektorearen arabera, baina guztiek bat egiten dute eskaeren beherakadarekin, eta merkataritza-jarduera gelditzea edo bitarteko digitalen bidez artikulatzea erabakitzen dute, industrian lan egiten duten pertsonen osasuna zaintzeari lehentasuna emateko.
- Eusko Jaurlaritzak lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko ekimen berriak gaituko ditu datorren asteartean, eta ekonomia produktiboa suspertzeko laguntzak areagotuko ditu.
- Industriak likidezia, finantzaketa, inbertsioetarako laguntzak eta laguntza itzulgarriak eta ordainketa fiskalak itzultzeko eta Gizarte Segurantzarekin betebeharretarako epeak berrikustea eskatzen du.
- Eusko Jaurlaritza eta industria-sarea bat datoz Euskadiko eraldaketa digitala bizkortzen lagunduko duen krisi batean gaudela esatean.
Eusko Jaurlaritza euskal ekonomia prestatzen ari da COVID-19k izan dezakeen inpakturako
- Orain datu objektiborik ez badago ere inpaktua neurtzeko, Euskadi prestatzen ari da ekonomiak okerrera eginez gero
Nazioartekotzeko BEINT edo Global Training bekak dituzten pertsona guztiei berehala itzultzeko aukera eskaini die Eusko Jaurlaritzak
- BEINT beken kasuan, ekainean bekei jarraipena emateko aukera aztertuko da.
- Global Training programak ere berehala itzultzeko aukera ematen du, nahiz eta kasu honetan beka amaitutzat emango den
Azken aldaketako data: