Osasun Saila

Hezkuntza

La actividad formativa presencial de los cursos de formación para el empleo de Lanbide volverá de forma escalonada desde el 25 de mayo

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Euskal Enplegu Zerbitzuak jarduera horiek Lanbide Heziketa arautuaren itzuleraren erritmora berrabiaraziko ditu
  • Ikastaro horiek ematen dituzten 140 prestakuntza-zentro bakoitzak Arrisku Plana prestatu beharko du osasun-arriskua murrizteko
  • Itzulera honek 25.000 ikasleei eragin diezaioke

Albistea ikusi

Hezkuntza Sailak lanbide heziketarako sarbide probak egiteko prozedurari berrekin dio (Gobernu Bilera 2020-05-19)

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Lanbide Heziketako Erdi eta Goi-mailako zikloetan matrikulatzeko baldintza akademikoak betetzen ez dituzten ikasleei zuzenduriko probak dira

Albistea ikusi

Segurtasun eta higiene neurriak ikasgeletarako itzuleraren aurrean

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Hezkuntza Sailak, Osasun Sailarekin koordinatuta, zenbait neurri bidali dizkie sindikatuei, higiene- eta segurtasun-baldintzak bermatzeko, datorren astetik aurrera ikasgeletara itzultzea aurreikusten baita. Eusko Jaurlaritzak zentro publikoen esku jarriko ditu Osasun Sailak eta Prebentzio Zerbitzuak funtsezkotzat jotzen dituzten materialak.
  • Ikastetxeetako jarduera-protokoloari buruzko informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/koronabirusari-buruzko-informazioa/web01-s2hhome/eu/

Albistea ikusi

Hezkuntza Sailak segurtasun eta higiene neurriak jakinarazi dizkie sindikatuei, ikasgeletarako itzuleraren aurrean

  • Gaur goizez eta bideokonferentzia bidez, Hezkuntza Saileko Lan Osasuneko Batzordearen bilera izan da. Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea buru zela, sindikatuetako ordezkariek eta Hezkuntza Saileko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko kideek hartu dute parte bertan.
  • Bileran, Hezkuntza Sailak Osasun Sailarekin koordinatuta aurreikusitako neurriak partekatu ditu Garamendik sindikatuetako ordezkariekin. Neurri horien helburua da higiene eta segurtasun-baldintzak bermatzea, datorren astetik aintzinera aurreikusia dagoen ikasgeletarako itzuleraren aurrean.

Albistea ikusi

Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Hezkuntza Sailak ikasgeletara itzultzeko planteamendua helarazi die hezkuntza-eragileei, pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatuz, Osasun Sailaren irizpideen arabera
  • Itzulerak ikasle zein irakasleen osasun neurriak aurreikusten ditu, espazioak uztea, ordutegi trinkoa edo jantoki zerbitzua kentzea
  • Eusko Jaurlaritzak DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1 eta 2. mailetako eta Lanbide Heziketako ikasleen geletarako itzulera burutuko du
  • Osasun-egoerak aukera ematen badu, Batxilergoko 2. mailako, Goi Mailako Lanbide Heziketako (1. eta 2. mailetakoak) eta Erdi Mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleak maiatzaren 18an itzuliko dira; DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleak, berriz, maiatzaren 25ean itzuliko dira.

Albistea ikusi

Hezkuntza sailak Batxilergoan ikasleak onartzeko prozedura ireki du

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Batxilergorako eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 11tik 22ra izango da; eskaerak online egiteko epea maiatzaren 4tik 21era arte egongo da zabalik.

Albistea ikusi

Hezkuntza Sailak matrikulazio eta irakasleen birbaremazio prozedurak ireki ditu berriro

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Ikasleak Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan onartzeko prozesuari berriro ekingo zaio, data berriak argitaratuta
  • Era berean, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendaren urteko birbaremazio-prozedurari berrekingo zaio. Epe berria: apirilaren 30etik maiatzaren 14ra

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-neurriak unibertsitateko prezio publikoetan eta beketan, Covid-19ren ondorioz

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Hezkuntza Sailak neurri sorta bat helarazi dio Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari; unibertsitate-ekitatea hobetzea eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatzen ari diren familiei laguntzea dute helburu neurriok
  • Prezio publikoak: datorren ikasturteari begira, unibertsitateko tasa guztiak izoztu egingo dira, eta COVID-19ren eraginpean dauden bigarren lauhilekoko irakasgaien bigarren matrikularen kostua murriztu egingo da.
  • Bekak: unibertsitate-ikasketa guztietan jaitsiko da beka bat lortzeko behar den nota; errendimendu akademikoaren kalkulua malgutu egingo da bekari eutsi ahal izateko; eta administrazioak koefiziente zuzentzaile bat aplikatuko die familiei errenta-aitorpenean, baldin eta COVID-19ren ondorio ekonomikoak pairatu badituzte

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Plana, 2019-2020 ikasturte amaierarako

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Aurrez aurreko jarduera eten aurretik ikasleek lortutako maila funtsezko oinarri gisa erabili beharko da, ikasturte amaieran kalifikazioari buruzko erabakiak hartzeko
  • Hezkuntza Sailak, osasun-irizpideek horretarako aukerarik ematen badute, DBHko 4. mailako ikasleak, Batxilergoko bi mailetakoak eta Lanbide Heziketako lehen mailetan daudenak jarduera presentzialera itzultzea aurreikusten du.

Albistea ikusi

Atzeratu egin da Hezkuntzan ekainaren 20rako aurreikusitako Enplegu Publikorako Eskaintza

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Olatz Garamendi Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea bideokonferentzia bidez elkartu da hezkuntza sare publikoko irakasleen ordezkari sindikalekin. Bilkura telematikoan, Garamendik langileen ordezkariei jakinarazi die Hezkuntza Sailaren 2020ko Lan Eskaintza Publikorako lehen probaren data atzeratzea erabaki dutela. Lehen proba hori ekainaren 20an burutzea zegoen aurreikusia.

Albistea ikusi

Hezkuntza Sailak prozedura azkartu du, familiek zuzenean jaso ditzaten jantokiko bekak eskola-jarduera presentziala etenda dagoen bitartean

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzak onarturiko jarraibidearen bidez, jantokiko beka jasotzeko eskubidea duten familiek zerbitzua ematen ari ez den egunetan dagokien diru-kopurua jaso ahal izatea arinduko da
  • Hezkuntza Sailak, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren bidez, aurrez aurreko eskolak bertan behera utzita dauden aldi honetan jantokiko bekaren onuradun diren familiek egun horiengatik dagokien diru kopurua jasotzea erraztuko duen jarraibidea onartu du. Covid-19k sortutako osasun-larrialdiko egoerak ikastetxeetako eskola-jarduera presentziala aldi baterako etetea eragin du, eta, ondorioz, eskola-jantokiko zerbitzua etetea ere bai.

Albistea ikusi

"Bitartean, etxetik ikasten", EiTBk eta Hezkuntza Sailak bultzaten duten hezkuntza-saio berria

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk irakaskuntza indartzeko hezkuntza-saio bat jarriko dute abian, bereziki etxean euskarri teknologikorik ez duten ikasleentzat.
  • Saioa Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila arteko ikasleei zuzendua izango da, batik bat.
  • Datorren astelehenean (martxoak 30) hasiko da eskaintzen ETB3n eta eitb.eus-en, goizeko 9etik 12tara.

Albistea ikusi

Unibertsitatera sartzeko proba uztailaren 6an, 7an, eta 8an burutuko da

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Ezohiko proba uztailaren 20, 21 eta 22an izango da
  • Hezkuntza Saila Enplegu Publikorako Eskaintzaren lehen azterketa atzeratzea aztertzen ari da; ekainaren 20rako dago aurreikusia lehen proba

Euskadin, Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa uztailaren 6an, 7an eta 8an izango dira. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, UPV/EHUrekin koordinatuta, gaur goizean Hezkuntza Konferentzian bideokonferentzia bidez parte hartu ondoren hartu du erabakia.

Albistea ikusi

Koronabirusak sortarazitako krisiaren eragin ekonomikoa Hezkuntza Sailean

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Koronabirusak eragindako krisiak, hezkuntza sistemaren ohiko funtzionamenduan sortarazitako kalte sakonetatik harago, ondorio ekonomikoak ere sortzen ditu Hezkuntza Sailean. Egoera salbuespenezkoa dela ikusita, Hezkuntza Sailak funtsezkotzat jotzen du ahalegin ekonomiko gehigarri bat egitea herritarrei, ikasleei eta euskal hezkuntza-sistemaren parte diren familiei eskaintzen dien zerbitzua aintzat hartuz.

Albistea ikusi

Haurreskolak Partzuergoaren oharra, familiei kobratzen zaizkien kuoten inguruan

Hezkuntza - COVID-19ri aurre egiteko Eusko Jaurlaritzaren informazioa eta neurriak

  • Haurreskolak Partzuergoak, zerbitzu hau darabilten familiei jakinarazi die koronabirusaren krisiak eragindako gelen itxieraren ondorioz ohiko zerbitzua ematen ez den egunei dagozkien kuotak ez kobratzeko erabakia.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak aurrez aurreko eskolen etetea luzatu egin du, bestelako abisurik eman arte

  • Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatzen dela.
  • Halaber, ikastetxeei adierazitako gainerako gidalerroek indarrean jarraitzen dutela egiaztatzen dugu, bai irakaskuntza-jardueraren garapenari dagokionez, bai ikasleei arreta emateari eta familiekiko komunikazioari dagokienez.
  • Berriro ere azpimarratu nahi dugu osasun-agintarien gomendioak zorrotz bete behar direla, jardueraren normaltasunari ahalik eta lasterren berrekin ahal izateko.

Koronabirusari buruzko informazioa - Hezkuntza Saila

Hezkuntza Sailak COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean hartutako neurriak

Hezkuntza Sailak, COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean, honako erabaki hauek hartu ditu:

  • Jantokirako bekak: Eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak. Horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Hezkuntza Sailak eskabideen zati bat ebatzi eta ordaindu du dagoeneko; oraindik jakinarazi gabe daudenek erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dute. Ebazteke daudenak jakinarazi ondoren, beste epe bat zehaztuko da sor daitezkeen erreklamazioetarako.
  • Jantokiko kuotak: Familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian. Familiaren batek jarduerarik gabeko aldiari dagokion kopururen bat ordaindua balu, zenbateko hori itzuli egingo zaio.
  • Ebaluazio diagnostikoak. Egungo egoera dela eta, ikasturte honetarako hasieran aurreikusitako ebaluazio diagnostiko guztiak eten dira.
  • Amarauna web semantikoa. Unibertsitateaz kanpoko etapetako irakasleei zuzendutako plataforma semantiko berria da, hezkuntza-eduki digitalak sortzeko eta partekatzeko. Amarauna gunean bildutako edukiak publikoak izango dira, irakasleek zein familiek edo interesa duen edonork deskargatu ahal izango dituzte. Hezkuntza Sailak denbora zeraman tresna hori amaitzen, baina, egungo egoera ikusita, garrantzitsutzat jo da tresna honen garapena bizkortzea eta martxan jartzea. Saileko arduradunek jarraipen berezia egingo diote gunearen abiarazteari, edozein gorabehera teknikoren aurrean esku-hartu ahal izateko.
  • Lanbide Heziketa: Lantokiko Prestakuntza. Lantokiko praktikak eten egingo dira, Lanbide Heziketako titulua lortzeko behar diren praktika-orduen kopurua berreskuratuko da.
  • Lan-kontratuko hezkuntza-langileak. Lan-kontratudun hezitzaileek ere etxetik egin ahal izango dute lan profesionala, baldin eta zentroko zuzendaritzak horretarako baimena ematen badu, beharrezko euskarri teknikoa badute eta zerbitzua bermatzen bada.
  • Administrazio-prozedurak etetea. Izapideak egiteko aldez aurretik ezarritako zenbait epe eten edo/eta atzeratuko dira, besteak beste:
    • 2020ko EPE. Onarpenak eskatzeko epeak. Epe berriak iragarriko dira.
    • Ikuskaritzako EPE. Bigarren azterketa eten da. Dataren berri emango da.
    • Hautagaien zerrendaren birbaremazioa. Epe berriak iragarriko dira.
    • Lekualdatze-lehiaketa. Epe berriak jakinaraziko dira.
  • Plaza berezien lehiaketak. Epe berriak jakinaraziko dira.
  • Hezkuntza-itunak eskatzea. Epe berriak jakinaraziko dira.

Koronabirusari buruzko informazioa - Hezkuntza Saila

Azken aldaketako data: