Garraioak
Euskadiko garraio publikoa fase berri batera, normaltasunera, daraman bidea egiteko prestatzen ari da
- Eusko Jaurlaritzak 500.000 maskara banatuko dizkie autonomia eta toki mailako operadoreei, beraien borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla eta maskararik ez duten erabiltzaileei banatzeko
- Herritarren Arretarako Bulegoetan, maskarak banatuko zaizkie BAT, BARIK eta MUGI txartelak dituztenei
- Datorren astetik aurrera, Gurutze Gorriak Araban eta DYAk Bizkaian eta Gipuzkoan, ausazko tenperatura neurketak egingo dituzte garraio publikorako zenbait sarbidetan
Garraio publikoan maskara nahitaez erabili beharra arautzea proposatu du Euskadik
- Sektore desberdinetan pixkanaka jarduerara itzuliko direla eta erabiltzaileen eskariak gora egin dezakeela aurreikus daitekeenez, Euskadik garraio publiko zerbitzua egokitu beharko du, segurtasun eta prebentzio neurriak are gehiago indartuz.
Euskotrenek autobus garraio berezia eskaintzen du Osakidetzako langileentzat
- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Osasun Sailak neurri hori adostu dute, garraio publikorako aukerarik ez duten osasun profesionalak lantokietara eramateko
Euskadik garraio publikoaren eskaintza egokituko du eskariari erantzuteko datorren apirilaren 14tik aurrera, Aste Santuaren osteko lehen lan egunetik aurrera
- Operadoreek aurreko egoerara egokituko dute beren eskaintza, eta% 40-60 arteko murrizketak izango dituen lanaldi-zerbitzua eskainiko dute.
- Puntako orduetan, %100eko zerbitzua bermatuko da, pilaketak saihesteko eta segurtasun-neurriak betetzea errazteko.
- Berriro ere Ministerioari kexa helarazi zaio, eta garraioko operadore publikoekin maskarak eta babes-ekipoak banatzeko hartutako konpromisoa betetzeko eskatu zaio.
Euskadiko garraio publikoa: COVID-19aren ondoriozko neurriak
- Autonomia Erkidegoa, Aldundiak eta Udalak titular diren Euskadiko garraio publikoa egiten ari den Osasun Larrialdiaren eta Alarma Egoeraren kudeaketa Eusko Jaurlaritzatik koordinatzen da, Euskadiko Garraio Agintaritzaren (EGA) bitartez. Agintaritza horretan aldundi eta toki mailako administrazioek, hiru hiriburuetako udalek, hiri barruko eta hiri arteko garraio, trenbide, metro eta tranbia operadoreek eta Jaurlaritzak berak hartzen dute parte, eta azken hori da agintaritzaren burua.
- Kudeaketa hori eta hartzen ari diren neurrien ezarpena Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin koordinatzen dira. Partaidetza instituzional horrekin bat etorrita, martxoaren 5ean Garraio Publikoaren Agintaritzaren COVID-19aren Koordinazio Mahaia eratu zen, eta bere lehenengo jarduketa Garraio publikoa egokitzeko jarraibidea (PDF, 398 KB) ematea izan zen, koronabirus izenekoaren kutsadurari eusteko beharraren aurrean.
Euskadik desinfekzio-lanak indartu ditu bere trenbide-sareko geltokietan
- Intentsitate handiko garbiketa-lanak egiten ari dira trenbide-azpiegituretan: Euskotrenen, Bilboko Metroan eta Bilbo-Gasteizko tranbian.
- Unitate mugikorrak eta trenbide-azpiegiturak desinfektatzeko eta garbitzeko lanak konstante bat izaten ari dira, COVID19 birusak sortutako egoeraren ondorioz. Atzotik, eta datozen egunetan etenik gabe, Euskadik bere trenbide-sarearen desinfekzioa indartuko du, geltokiak barne.
Erabiltzaileen pilaketa gehien egon den garraio zerbitzuaren %100 berreskuratzea erabaki du EGAk, osasun-jarraibideei erantzunez
- Lanera sartzeko puntako orduetan eskaria %50 baino gehiago jaitsi bada ere, zerbitzua lanegunetan osotasunean berrezartzea erabaki da, hala beharrezkoa den lekuetan
- Beren eskaintzan %40-60ko murrizketa-doikuntzak berme guztiekin bete ahal izan dituzten operadoreek baldintza berdinetan mantenduko dituzte zerbitzuak
- Gaueko zerbitzuek ezabatuta jarraitzen dute larunbatetik
EGArengarraioakoordinatzekomahaiakneurriberriakhartudituEuskadikogarraiopublikoan COVID-19ren aurrean
Osasun-larrialdikoadierazpenaegin eta Euskadiko Babes ZibilekoPlanaren (LABI) aholku-batzordearenbilerarenostean, eta COVID-19k eragindakoosasun-krisiakudeatzeko alarma-egoeraestatuosoanDeklaratuondoren, EGAko (EuskadikoGarraioAgintaritza) COVID-19ren aurreanGarraioaKoordinatzekoMahaiak, garraiobidepublikoguztieieragingodienhonakojarduera-neurrihauekezartzeaerabaki du.
Neurri berriak garraio publikoan COVID-19ren aurrean
Euskadiko Garraio Agintaritzak egindako Euskadiko garraio publikorako jardueren koordinaziorako dokumentuan oinarrituta, COVID-19ren aurrean Garraioa Koordinatzeko Mahaiak honako jarduketa-neurri hauek ezartzea erabaki du gau Euskadiko garraiobide guztietan.
Azken aldaketako data: