Toki erakundeen erabakien eta akten aurkezpena

Deskribapena


Toki-erakundeek Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioei beren egintzen eta erabakien kopia bat edo laburpen bat igortzeko eginbeharra dute, erregelamenduz zehaztutako epeetan eta moduan.

Toki-erakundeek beraien egintza eta erabakien kopia edo, dagokionean, laburpena bidali behar dizkiotela Autonomia Erkidego honi, horiek hartzen dituztenetik ondorengo sei eguneko epean.

Korporazioetako lehendakariak eta, horien hurrena, idazkariak dira eginbehar hori betetzeko erantzukizuna dutenak.


Toki erakundeen erabakien eta akten aurkezpena

Toki-erakundeek beren ekintzen eta erabakien kopia edo, hala badagokio, haien laburpena bidali behar diote Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, sei eguneko epean, erabakiak hartzen direnetik hasita.

Nori dago zuzenduta


Euskadiko Autonomia Erakundearen toki erakundeak:

  • Udalak
  • Mankomunitateak
  • Kuadrillak
  • Kontzejuak
  • Udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste entitateak

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Toki erakundeen erabakien eta akten aurkezpena: 1020301

Administrazioari komunikazio-egintza


Toki-erakundeek beren ekintzen eta erabakien kopia edo, hala badagokio, haien laburpena bidali behar diote Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, sei eguneko epean, erabakiak hartzen direnetik hasita.

Honako erabaki eta ekintzak komunikatu egin behar dira:

  • Osoko bilkuren akta
  • Gobernu-batzarraren akta
  • Alkatetza-dekretua
  • Erabakia
  • Mozioa
  • Beste batzuk
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk