SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa bisitatzeko eskaera
- Erakundea:
- Segurtasuna
Deskribapena
Ikastetxe publiko eta pribatuek, elkarteek, erakundeek edo enpresek SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan bisita bat eska dezakete.
Bisitak astelehenetik ostiralera egiten dira, jaiegunetan izan ezik, 09:00etatik 14:00etara, eta ordu eta erdi inguru irauten dute.
Eskabidean egun eta ordu bat proposatuko da. Data hori ezinezkoa bada, SOS-Deiak zerbitzuak ordezko data bat proposatuko du.
Gomendagarria da taldeek 20 pertsona baino gehiago ez izatea.
Eskola-bisitetan, ahal dela Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, irakasleek lagundu beharko diote taldeari.
Nolanahi ere, bisita berretsi aurretik, SOS Deiak-ek baliabideen eskuragarritasuna baloratuko du.
SOS Deiak-en instalazioetarako sarbidea errazteko, bertaratutakoen zerrenda garaiz aurkeztu behar da.
SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa
Doctor Ornilla Kalea, 1-A (Txurdinaga) 48004 Bilbao
Helbide elektronikoa: sosdeiak@euskadi.eus
Telefonoa: 94.406.33.01
Metro bilbao, L1 Santuxu
Metro Bilbao, L3 Txurdinaga
Parking Karmelo, Karmelo 14, 48004 Bilbao
Sarrera
Nori dago zuzenduta
Ikastetxe publiko eta pribatuek, elkarteek, erakundeek edo enpresek bisita bat eska dezakete SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa
Posta elektronikoa: sosdeiak@euskadi.eus
Telefonoa: 944063301
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa bisitatzeko eskaera: 1252901
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.